lunes, 18 de junio de 2018

Gizarte Bazterketa ekiditeko programa berezia irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 15 de Junio de 2018.

GIZARTE BAZTERKETA EKIDITEKO, PROGRAMA BEREZIA IRUNEN


Gaur aurkeztu dute programa.
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate ordezkari Sergio Corchonek jakinarazi berri duenez, Irunen bazterketa egoera dauden bizilagunei laguntzeko programa berri batean dabiltza lanean azken hilabeteotan. Gaur aurkeztu dute programa, eta Corchonekin batera, Oinarrizko Arreta Zerbitzuko ordezkari Mila Holgado eta gizarte langile Cristina Perez izan dira.
Norbanako zein familientzako programa izango da. Adinarengatik, baliabideak ez edukitzeagatik, hizkuntza ez ezagutzeagatik edota arazoren bat jasateagatik, baztertze egoeran dauden bizilagunei laguntza eskainiko diete. Horiez gain, indarkeria matxista jasan duten emakumeei ere aholkularitza zerbitzua eskainiko diete.
Gizarte Ongizate sailak baztertze egoeran dagoen irundar bat identifikatu bezain laster, udaleko gizarte langile batekin jarriko du kontaktuan, euren egoeran laguntzeko. Egunerokotasunean jasoko dute aholkularitza zerbitzua kaltetuek, eta etxean bertan edota bestelako eremuetan eskainiko dute. Udaletik jakinarazi dutenez, orain arte, 30 lagun baino gehiagok jaso dute laguntza.

No hay comentarios: