SAN JUANEKO PARKINA, JAIETAN INGURUKO BIZILAGUNENTZAT ERABILGARRI
San Juan plazako parkinean 75 plaza izango dituzte inguruko bizilagunek jaiak bitartean autoa uzteko. Eskaera handiagoa balitz, zozketa egingo lukete.
San Pedro eta San Martzial jaietan Irungo Alde Zaharrean eta San Juan inguruan autoak uzteko plazak kentzen dituzte; esaterako, hilaren 22tik jaiak bukatu arte San Martzial kale berritua itxita egongo da, eta horri, Uranzu pilotalekuko lanak gehitu behar zaizkio. Bertan, gehienbat, inguru horietan bizi direnek uzten dituzte autoak. Horri begira, Irungo Udalak jakinarazi du San Juan plazako lur azpiko parkineko hirugarren solairua egokituko duela bizilagun horiek autoa uzteko.
Orotara, 75 plaza dira inguru horietan bizi direnek balia ditzaketenak, horietatik bi irisgarritasun zailtasunak dituztenentzat dira. Baina horietako bat lortzeko, aurrez eskaera egin behar da Herritarren Arreta Bulegoan (HAZ, San Martzial kalean dago) hilaren 4tik 8ra. Eskaerak, prest dauden plazak baino gehiago balira, zozketa bidez emango lituzkete San Juango lur azpikoan autoa uzteko tokiak. Behin plaza lortuta, erabiltzaileek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta beste 15 euro parkinean sartzeko txartelaren depositu modura. Txartel horrek hilaren 21etik uztailaren 2ra arteko balioa izango du.
Udaleko Mugikortasun ordezkari Cristina Labordak gaurko agerraldian esan du, inguru horietan jaiak bitartean autoak kentzeko agindua ematen dutela jaietan hiritarrek espazio gehiago izan dezaten, eta inguruko bizilagunen aparkatzeko arazoari irtenbidea emateko neurria dela.
Zehatz, honako kaleetan bizi direnek eska dezakete San Juanen autoa uzteko bonoa:
- Aldapeta, Almirante Arizmendi (3 zenbakikoa, eta 2tik 8rakoak), Arbelaiz, Beraketa, Berrotaran, Contracalle, Eguzkitza, Eskoleta, Fermin Calbeton, Grancisco Gainza 2, Fueros, Genaro Etxeandia 1, Eliza kalea, Iparralde (4, eta 1etik 5era), JR Agirretxe plaza, Jesus kalea, Joaquin Gamon, Junkal (6,8 eta 10 zenbakiak), Korrokoitz, Larretxipi, Legia, Leon Iruretagoiena, Kale Nagusia, Nafarroa etorbidea (bakoitiak, 1etik 15era), Papinea, Colon pasealekua (3 zenbakitik 17ra, eta 4tik 8ra), San Juan plaza, San Martzial kalea, Santa Elena kalea, Sargia, Señor de Aranzate, Travesia, Urdanibia plaza (1 zenbakitik 7ra) eta Vega Eguzkitza (1etik 13ra, eta 2tik 18ra).
Bestelakoak
Jaiei begira, trafikoari dagozkion beste hainbat xehetasun eman ditu gaur Mugikortasun zinegotziak. Hala, zehaztu duenez, ekainaren 22tik uztailaren 1era Alde Zaharrean, Urdanibia plazan eta San Martzial kalean, batez ere 19:00etatik aurrera, ezingo da autorik sartu. Itxita egongo dira, bakarrik oinezkoentzat izango dira zabalik. Horregatik, trafikoan jaiek eragina izango dutelako, garraio publikoa erabiltzeko eskatu diete irundarrei (jaietako ekitaldiengatik aldaketak izan ditzakete maiztasunek eta ordutegiek; udalak esan du informazio panelak jarriko dituztela). Gainera, autobusen Gautxori linea indartuko dute jaietan zehar, “emakumeen segurtasuna bermatzeko”.

Baina gehiago esan ditu. Adibidez, ekainaren 23tik uztailaren 1era Dunboa ikastetxeko jolastokia (patioa) zabalik izango dela TAOko 5 eta 6 zonaldeetako txartela duten herritarrek autoak bertan utz ditzaten. Baina Eguzkitza ikastetxekoa ere zabalduko dute, hori ekainaren 27tik uztailaren 1era.
No hay comentarios:
Publicar un comentario