Pedro Alegre, Informazioaren Gizartea, Herritarren Partaidetza eta Auzoak arloko ordezkaria. / Irungo Udala
Herritarren Parte-hartze eta Informazioaren Gizarte arloak jakinarazi du lan egiten ari dela Kontsumobiderekin “Kontsumoa udalerrietan: merkataritza elektronikoa eta banku zerbitzuak” informazio jardunaldia antolatzeko. Hitzordua datorren otsailaren 7an izango da FIicobako Euskal Kostaldeko Nazioarteko Azokan.
Ekimena kontsumo gaian eskumena duten administrazio publikoetako langileei, kontsumitzaileen, erabiltzaileen eskubideen defentsaz arduratzen diren elkarteekin lotutako pertsonak eta gaina interesa duen publiko orokorrari zuzentzen zaie.
50 plaza eskuragarri daude. Interesdun guztiek izena eman ahal dute udalaren webean. Programak 5 orduko iraupena izango du, 9:00etatik. Otsailaren 3an amaituko da izena emateko epea.
Programa
9:00. Inaugurazio ekitaldia
José Antonio Santano Clavero jn.
Irungo alkatea
Nora Abete García and.
Kontsumobideko zuzendaria
9:15
Mugaz gaindiko kontsumoaren transakzioa. Merkatarirza eletronikoa, etika Interneten eta erreklamazioen konponbidea.
Tiziana Tallaro and.
Online konfiantzako zuzendariordea
10:30. Etenaldia-kafea
11:00
hipoteka maileguetan erreklamatzeko oraindik geratzen den guztia
Eugenio Ribon jn.
Kontsumoaren Espainiako Elkartearen zuzendaria
12:15. Mahai ingurua
Kontsumitzailearekiko arreta udal bulegoetan. Prozedurak, eskaera eta esperientzia.
Ainhoa Orrantia and.
Kontsuko arloko arduraduna – Tolosaldea Garatzen eskualdeko garapen agentzia
Virginia Bilbao-Goyoaga Martínez and.
Getxoko KIUBeko arduraduna
Arantxa Saenz de Cerain Guevara and.
Gasteizko KIUBeko arduraduna
Moderatzailea
Mikel Zabaleta García jn.
Irungo KIUBeko arduraduna
13:45. Amaiera ekitaldia
Pedro Alegre Arrizabalaga jn.
Informazioaren Gizartea, Herritarren Partaidetza eta Auzoak arloko ordezkaria