martes, 14 de enero de 2014

Irungo enpresek bat egingo dute Estebeneako txotx sasoian

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el marte día 14 de Enero de 2014.


Irungo enpresek bat egingo dute Estebeneako txotx sasoian

Ostiralean zabalduko du sagardotegia Olaberriako taberna ezagunak
X.S. - Martes, 14 de Enero de 2014 - Actualizado a las 06:07h
IRUN. Hiriko zenbait enpresa eta establezimendu lagun dituela eramango du aurrera aurten sagardo sasoia Irungo Olaberria auzoko Estebenea tabernak.
"Aurten, Zapiainen eskutik izango dugun kupeleko sagardoarekin, Irungo Santymar enpresaren bakailaoa eta Distribuciones Zamorak ekarritako txuletak izango ditugu menuan, eta prezioak barne izango du afal ostean Kale Nagusiko Manolo tabernan trago bat hartzea", esan zuen atzo egindako aurkezpenean Estebeneako Igor Eizagirrek.
Irungo taberna eta jatetxe historiko honen nahia "hiri bertako enpresekin batera sagardo menu bikaina eskaini eta gero ere jendeak afal ondokoak Irunen bertan egitea" izan da.
OSTIRALETIK, 27 EUROTAN Estebenean ostiral honetan zabalduko du bere sagardo sasoia eta ohiko menua eskainiko dute (hau da, Santymarrek banatutako bakailaoarekin egindako tortila eta bakailao frijitua; Zamoraren eskutik ekarritako txuletak; gazta, intxaurrak eta irasagarra), "dena 27 eurotan, afal ostean Manolo tabernan hartu ahal izango den kopa barne", esan zuten ekimen gastronomiko honen bultzatzaile eta laguntzaileek.
"Oso positiboa da hiriko establezimendu eta enpresek honelako elkarlan ekimenak martxan jar-tzea, guzti honek Irungo ekonomia eta enplegurengan eragina baitu; horregatik, babesa eman nahi diegu Estebenea, Santymar, Zamora eta Manolori, ekin duten bide honetan", gaineratu zuen Irungo Mugan merkataritza eta zerbitzuen elkarteko gerentea den Tomas Maeztuk.
Estebeneako sagardo-menua ostegunean emango dute lehenengo aldiz, etxeko honetako lagun eta zenbait gonbidatuentzat, eta ostiraletik aurrera, publikoarentzat zabalik izango da, "printzipioz, maiatza edo ia ekainera arte, sagardoaren arabera". Erreserbak egiteko, bertara jotzea edo 943621962 telefonora deitu ahal da.

No hay comentarios: