sábado, 31 de marzo de 2018

Gaintxurizketa: Enplegu-zentrismoa eta “BESTERIK EZ”

Noticia publicada en Angula Berria.info,el sábado día 31 de Marzo de 2018.

Gaintxurizketa: Enplegu-zentrismoa eta “BESTERIK EZ”

argazkiaEdo nola kapitalismoaren korapilo estuak langileok itsutzen gaituen
Gaintxurizketako tuneleko obretan sortu da gatazka. Bertako obren lizitazioa jaso zuen “Coprosa” enpresak behea jo du (Diario Vasco-k famatu egin zuen bere super-tuneladora era guzti) eta bere jarraikortasuna ez du argi. AHT-aren negozioa biribila izan daiteke baliabide publikoak xurgatzen dituzten kapital-konstruktoreentzat, baina, hor ere konkurrentzia bat badago eta negozioaren arteak ondo maneiatu behar dira. Coprosak ez du jakin edo ez du interes gehiegirik jarri antza. Baina ez da kapitalak ondasun publikoez egiten duen desjabetza artikulu honen gaia.
Segituan atera dira langileak “bere eskubideen alde” ohiu egitera. Eta zeintzuk dira hauek? Lan egiten jarraitzea, besterik ez:
“Langileok konponbide bat eskatzen dugu. Guk lan egiten jarraitu nahi dugu besterik ez”
Coprosa-ko langilea
Eta horixe da, besterik ez. Izan ere, behargin izateaz gain, pertsona ere badirelaren susmoa dut. Eta pertsona bezala, bizitza ematen dien ingurune naturalarekiko begirune minimo bat ere izango dutela. Susmoa dut baita ere, “ongi-izate” estatuari loturiko babes politika publikoen defendatzaile ere badirela, eta ez dutela begi oso onez ikusiko hau “baliabide faltagatik” ahultzen ari den garaina, baliabide publiko kantitate izugarriak azpiegitura publikoetara bideratzea. Susmoa dut, baten batek familia edukiko duela, eta nahiko duela bere seme-alabekin kontaktua mantendu hauk nagusi egiten direnean, eta ez dutela sobera gustuko izango, lan bila hiriburutara alde egin behar izatea (beren sorterriak utziz) ziztu bizian garraiatzen dituzten burni monstruoei esker.
Hala ere, guk nahi dugun bakarra AHt-a egiten jarraitzea da, eta exijitzen dugu instituzio publikoek esku har dezaten, guk gure enpleguarekin segitu ahal izateko. Edo beno berdin zaigu AHT-den, tren soziala edo kasuan kasu armak ere. Guk lan egiten jarraitu nahi dugu besterik ez.
Izan ere, kapitalismoak horrenbeste estutu du soka, horrenbeste lotu gaitu diru beharrari, ezen enplegua sakralizatzera iritsi garen. Ezen, enplegutik harago dauden elementu guztiak bigarren mailan jartzea eragin duen. Honek “gure enplegua” ezerren gainetik defendatzera eraman gaitu (izan ere gure bizitza edo famili proiektuaren sustengu bai da), eta herri bezala komunean ditugun ondare eta beharrak elkarrekin ezin aldarrikatzera eraman kasu askotan. Horrela lotu gaitu kate motzean kapitalak.
Adierazpenak, aitzakia bat baino ez dira izan hausnarketa hau helarazteko, eta inondik inora ez nago langile hauen gainean itsukeria sozial orokortu honen ardura karga jartzen ari. Hori, biktimak erruduntzea litzake ezbairik gabe. Hala ere, gauza batek ez du bestea kentzen.
Akaso, enpleguaren defentsa itsuaren kontrako antidoto bat sindikatuak izan zitezkeen, “enplegu baldintza defendatzaile” egitura hutsetik (afiliatuak lortzeko ezinbestekoa bestalde), klase ikuspegia garatu eta helaraziko balute beren afiliatuengan. Baita hau, sostengarri egiteko egitura materialak ere (erresistentzia kaxak, re-kolokazio sistema autokudeatuak eta sustengu sare zabalagoak).
Baina tira, agian prekarizazioaren zama sorbalda gainean daraman herriari guzti hau eskatzea gehigizkoa da... edo ez?
IZOKIN GORRIEN KOFRADIA
Kontrakorrontetik hausnartzeko

No hay comentarios: