Krea Bidasoaren hamabigarren edizioa Ficoban egingo da apirilaren 2an
EKINTZAILETZA ETA ENPRESA HARREMANAK BULTZATZEN DITUEN AZOKAK GARRAIOEN SEKTORERARI EMANGO DIO GARRANTZIA AURTEN
J.G. 27.02.2020 | 02:53
IRUN – Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Biziriken bitartez, Krea Bidasoaren hamabigarren edizioa antolatu dute; apirilaren 2an, osteguna, egingo dute Ficoban.
Ekintzaileei, enpresei eta bestelako erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako ekitaldia da. Topagune horretan, kontaktuak egin, negozio-aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu eta beste esperien-tzia eta joera batzuk ezagutu ahal izango dira. Hitzordu hau urteetan zehar sendotuz joan da, eta 2019an egindako edizioan, 500 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten Krea jaialdian.
Urtero bezala, enpresei zein ekin-tzaileei zuzendutako tailerrak eta hi-tzaldiak izango dira Krea Bidasoako egitarauan. Aurtengo nabarmenenak emakumeen talentua eta genero-ikuspegia mugikortasunerako, garraiorako eta logistikarako gaia jorratuko duen hitzaldia eta Via Irun proiektuak etorkizun hurbilean garraio eta logistika aurreratuko sektoreei eskaintzen dizkien aukerei buruzkoa izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario