Lannahi programaren hirugarren txanda martxan jarri da
IRUN – Irungo Udal Euskaltegiak abian jarriko du Lannahi programaren hirugarren txanda. Langabezia egoeran dauden pertsonei zuzendua dago programa eta haren bitartez, euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Hirugarren txandako ikastaroa martxoaren 23an hasi eta ekainaren 22an bukatuko da. Programan izena eman nahi dutenek Internetez egin beharko dute hirugarren txandarako, martxoaren 2tik 10erako epean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario