EAJk Ficoba kultur ekitaldietarako
gaitzea proposatu du
Jeltzaleek tokiko kultura suspertzearen alde egin dute, osasun-neurriak betetzen
direla bermatuz eta errespetatuz
Irungo EAJk udal gobernuari, talde guztien artean udararako aurreikusten diren kultur programazioko ekintzak eztabaidatzea proposatzen dio, “hala bizi dugun egoerari erantzun osoagoa eta aberatsagoa emateko”.
“Azken hilabeteotan bizitu dugun konfinamenduan nahiz eta kultura gehien zerbitzatu den sektoreetako bat izan, kaltetuenetako bat ere izan da. Kulturaren sektoreak bere jarduera guztiz gelditu behar izan du, eta udako kultur ekitaldien zati handi bat bertan behera ere utzi behar izan ditu. Ondorioz Irungo profesional asko egoera oso zailean utziz. Are gehiago, egoera hori larriagotu egiten da kontuan hartuta, kultur jarduera horiek izango direla normaltasun berrira itzultzeko aukera izango duten azkenak. Bertan kontzentrazioak saihestu, gomendatutako osasun-neurriak bete eta pandemiari berari aurre egiteko beharra bete beharko baita”.
“Apirilean aho batez, urtea amaitu arte kulturako ehuna laguntzeko ohiko bideak lehenesten zituen konpromisoei eustea adosten zuen Txoke Plana onartu genuen. Gure hiriko kultura sektoreak, ordea, osasun neurriak errespetatuz, ekitaldiak egiteko alternatibak bilatzea eskatzen du. Eta hor oraindik, Udalak lan asko du egiteko. Gure ustetan, udaletxea ez da inola ere aurrez aurreko ekintzak bertan behera uztera eta online ekintzak soilik aurrera eramatera mugatu behar. Baizik eta dauden eta bideragarriak diren formatu desberdinak pentsatu, imajinatu eta proposatu behar dituela uste dugu”.
“Irunek ezin du kultura baztertu, krisiak eragindako galerak arinduko dituen plan bat behar du, tokiko kulturaren eta profesionalen proiektuei jasangarritasuna emango diena eta tokiko kulturaren kontsumoa sustatuko duena. Izan ere, kultura funtsezko ondasuna da, gizarte moderno baten parte ukaezina, onura sozial eta ekonomikoak dakarzkiguna, eta, horren bidez, gure historiak kontatu, uneak ospatu, iragana gogoratu eta entretenitu egiten gara. Horregatik, beste kolektibo batzuei ematen zaien laguntza eta arreta bera eman behar diogu honi, osasun neurriak eta protokoloak uneoro betetzen direla bermatuz. Hainbeste sufritzen ari den kultur sektorea suspertu beharra dago, eta Irunek horretarako aparteko lekua du Ficoban. Osasun xedapenak zorrotz beteko lituzkeen eta herritarrei beharrezko segurtasuna eskainiko liekeen antolamendua duen kokalekua. Ildo horretan, eta Ficoba kokaleku nagusia izanik, baina ez bakarra, jarduera bideragarriak izan daitezkeen proposamenetan lan egin du gure taldeak, hala nola: auto zine edo zinema, kontzertuak eta aire zabaleko antzerkia Ficobako zabalgunean, eta kultura-ekitaldi txikiak hirian zehar izan ditzakegun espazio egokietan”.
“Azkenik, uste dugu erakundeak kultura suspertzean ere inplikatu behar dugula. Guztion artean, batasunetik aurrera egin behar dugu”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario