jueves, 25 de febrero de 2021

Atera berri duen 'Aho uhal' diskoarekin dator igandean Olatz Salvador Irunera

Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 25 de Febrero de 2021.

Atera berri duen 'Aho uhal' diskoarekin dator igandean Olatz Salvador Irunera

Pablo Novoarekin ekoiztu duen lan horretan Gata Cattanak, Rozalének, La Marek, Idoia Asurmendik eta Ivan Ferreirok ere parte hartu dute

Olatz Salvador kantautore donostiarra. / USOZ
Olatz Salvador kantautore donostiarra. / USOZ

IÑIGO MORONDO IRUN.

Kulturarako garai onak ez omen dira hauek, alabaina, Irungo udal programazioa desaktibatu denik ezin esan. Handik hona, profil ezberdinetako ikusleen bila, Kultur arloa proposamenak bata bestearen atzetik ari da jartzen irundarron aurrean. Hurrengo erreferentzia nabarmena igande honetan dator Olatz Salvador kantariak eta bere bandak Amaian emango duten kontzertuarekin.

Salvador bera pandemia garaian kultura bizirik eusteko ahaleginen adibide ere bada. Urte berezi honen hasierarekin kaleratu zuen estudio batean grabatutako bere bakarkako bigarren diskoa, Pablo Novoak (Golpes Bajos, Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas eta beste hainbatekin lan egin duenak) ekoiztua. 'Aho uhal' (rienda) izenpean argitaratu ditu 12 abesti, gehienak berriak. Hainbat kasutan, hitzetan Alaia Martin edota Ane Labaka bezalako sortzaileen ekarpenak dituzte; 'Promesas que no valen nada' Ivan Ferreiroren abestiaren moldaketa oso pertsonala da, galiziar musikariak lagunduta egin duena. Ez da hau Salvadorren diskoan aurkitzen den izen propio nabarmen bakarra, ezta gutxiagorik ere. Idoia Asurmendi ez ezik ('Gelditu hor' kantan), Gata Cattana rapera, La Mare kantautore cadiztarra eta Rozalén ere erakarri ditu, hurrenez hurren, 'Eskuekin', 'Mareak' eta 'Ahots hari' abestietan parte hartzeko. Albacetekoari buruz esan zuen Salvadorrek: «Euskaraz lehen aldiz abestu zuenean hizkuntza mederatzen zuela zirudien».

Kontzertua

Taldea
Olatz Salvador eta banda, hau da, abeslari donostiarra Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (bajua) eta Mattin Saldiasen (gitarra) laguntzarekin.
Noiz eta non
Olatz Salvador zuzenean egongo da igande honetan Amaia Kultur Zentroko areto nagusian. 19.00etan hasiko da kontzertua.
Sarrerak
7,50 eurotan salgai. Aldez aurretik erosi daitezke Luis Marianoko Turismo Bulegoan edo amaiakz.sacatuentrada.es/eu web gunean. Oraindik eserlekurik balego, igandean bertan, kontzertua baino lehen, kultur zentroko leihatilan .

Lagun horiek ez dira egongo, noski, igandean Olatz Salvadorrek Irunen emango duen ikuzkizunean. Bai, ordea, bere bandako kideak: Ander Zulaika (bateria), Jagoba Salvador (baxua) eta Mattin Saldias (gitarra). Laukote honek eskainiko dio irundar ikuslegoari 'Aho uhal' honen errepertorioa eta, ziur, Salvadorren aurreneko lanaren zenbait kantu ere. 'Zintzilik' izan zen 2018an atera zuen diskoa, nahiz eta aurretik 'Zarautz zuzenean' argitaratu zuen 2017an, tituloak argi uzten duen bezala, kostako hirian emandako kontzertu batean grabatua.

Irunen egingo du honakoan zuzenekoa, igandeko 19.00etan, Amaia Kultur Zentroko eszenatokian. Badago oraindik zenbait sarrera erosgai 7,5 eurotan, bai Luis Marianoko Turismo Bulegoan baita irun.org/entradas (edo amaiakz.sacatuentrada.es/eu) webgunean ere.

No hay comentarios: