miércoles, 21 de marzo de 2018

Amkume bat erasotu dute Irunen

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 20 de Marzo de 2018.

EMAKUME BAT ERASOTU DUTE IRUNEN

Indarkeria matxista

Larunbat goizaldean erasotu zuten emakumea.
Larunbat goizaldean gizon batek emakume bat erasotu zuen Irunen, eta zauri larriak eragin zizkion. Gizona atxilotu egin zuen Ertzaintzak, igande arratsaldean epailearen esku utzi zuen, eta azken honek espetxera bidali du erasotzailea.
Gizonak Irunen duen pisuan eraso egin zion emakumeari, eta Ertzaintza iristerakoan —gizonak deitu zuen poliziara, esanaz emakumeak pisuan kalteak eragin zituela— emakumea etxearen atarian zegoen, konorterik gabe, kolpatuta. Zaurien larritasuna ikusita, emakumea berehala eraman zuten ospitalera.
Erasoa udaleko alderdi guztiek nahiz Berdintasun Batzordeko, eta bertakoak ez diren eragileek gogor gaitzetsi egin dute. Horregatik, gaurko (asteartea), erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, 19:00etan hasita. Erasoa jasan duen emakumeari udalak dituen baliabide guztiak eskaini dizkiote. “Horrela egingo dugu kasu honetan, eta indarkeria jasaten duten emakume guztien kasuetan ere”.

No hay comentarios: