jueves, 20 de febrero de 2020

San Miguel-Anakan kirolgune bat ezartzea proposatu du EAJk

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa ,el jueves día 20 de Febrero de 2020.

San Miguel-Anakan kirolgune bat ezartzea proposatu du EAJk

ENERGIA KONTSUMO TXIKIKO INSTALAZIO BERRITZAILE BATEN ALDE AGERTU DIRA XABIER IRIDOY BOZERAMAILEAK ETA IOSU IGUIÑIZ

20.02.2020 | 01:11
Iridoy eta Iguiñiz, atzo, Irungo Batzokian.
IRUN – "Irun kirola lehenesten duen hiria izan da beti". Hala adierazi zuen atzo Irungo EAJko udal taldeko bozeramaileak, Xabier Iridoyk, hiriko kirol-instalazioei buruz jeltzaleek eskaini zuten prentsaurrekoak. Iridoyren hitzetan, "Irunek oraindik ez ditu dauden eskariei erantzuten dieten kirol-instalazio nahikoak eta egokiak". Gaur egun hiriak bi polikiroldegi ditu (Azken Portukoa eta Artalekukoa) 62.000 inguru biztanleentzat. Jeltzaleen ustez, eskaintza "eskasa eta pobrea" da.
Ildo horretan, Iosu Iguiñiz zinegotzi jeltzaleak bere alderdiak proposatzen duen irtenbidea azaldu zuen: hirugarren instalakuntza bat eraikitzea hiriaren mendebaldean; zehazki, San Miguel-Anakako inguruan. "Energia kontsumo txikiko instalazioa izan daiteke, ingurumena errespetatzen duena, eta, gainera, auzoko elementu integratzaile gisa balio lezakeena", zioen Iguiñizek.
San Miguel-Anakan 1.200 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusita dago. "Auzoan behar besteko masa sozial zabala egongo da guk iradokitzen dugun bezalako establezimendu bat beharrezko dela aurreikusteko", jarraitu zuen Iguiñizek, etorkizunean han biziko diren bizilagunek "kirola aire librean zein estalian egin ahal izatea" aldarrikatuz.
Azkenik, Iridoy instalazioek gizarte-jarduerak ere integratzearen alde agertu zen.

No hay comentarios: