Noticia publicada en Diario Vasco,el jueves día 18 de Febrero de 2021.
Marie de Jongh taldearen 'Ikimilikiliklik' antzezlana, larunbat honetan
Marie de Jongh talde bilbotarra larunbat honetan, otsailak 20, Irunen arituko da 'Ikimilikiliklik' antzezlanarekin. Hitzordua 17.00etan izango da Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak eskuratzeko, ohiko lekuetan eros daitezke, 4,50 euroren truke; hau da, interneten bidez (www.amaiakz.sacatuentrada.es/eu), Irungo Turismo bulegoan eta Amaia KZren leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik.
Antzezlanaren protagonista, Ekhi, umetan hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Urteek aurrera egin ahala sorgin bihurtzen da.
Pasa den urtean hasia
Marie de Jongh taldearen antzezlanetan betiere mutu jarduten dute protagonistek, baina orain, azaltzen duten moduan, istorioak hala eskatzen duelako hitzak baliatzea deliberatu dute. Kontakizun honekin beldurraren inguruko hausnarketa bat partekatu nahi dute. Aldi berean, pertsonen identitatearen parte ere badena eta nola jakin behar den harekin bizitzen isladatzen dute.
Konpainiak 2020ko urtarrilean 'Ikimilikiliklik' estreinatu zuen, Bilboko Arriaga Antzokian. Lan honekin, Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Auzokako FETEN 2020ko Saria lortu zuten, Espazio Eszeniko Hoberena kategorian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario