viernes, 26 de enero de 2018

Bigarren Ribera bekak martxan dira

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el jueves día 25 de Enero de 2018.

BIGARREN RIBERA BEKAK MARTXAN DIRA


Gaur aurkeztu du egitasmoa Juncal Eizaguirrek.
Irungo Udaleko Kultura ordezkari Juncal Eizaguirrek 2018ko Ribera Beken programa aurkeztu berri du. Hiriko historialariekin, antropologoekin, soziologoekin edota irakaskuntzaren lanbidearekin harremanetan jarri nahi ditu egitasmoak, Bidasoko ibaia eta memoria historikoak inspiratzen dituen prozesu artistikoak garatzeko helburuarekin. Iaz egin zuten lehen edizioa.
Bi profileko pertsonei bideratuko dituzte bekak: alderdi artistikoa lantzen dutenak eta ikerketa antropologikoarekin lotura dutenak. Beka bakoitza 9.000 euroz osatu dute, eta irabazleen berri jakiteko bederatzi hilabete itxaron beharko dute partaideek. Eskaerak dagoeneko egin daitezke, HAZ bulegoaren bitartez, otsailaren 12ra bitarte. Oinarriak eta informazio guztia, Irungo Udaleko webgunean eskuragarri dago.

No hay comentarios: