LOURDES LARRAZA ETA JOSUNE GOMEZEK UDALEKO KARGUEI UKO EGIN DIETE
Udal Gobernua osatzen duten PSE-EE eta EAJ alderdien arteko liskarraren harira (atzoko agerraldiaren ostean,hautsitzat eman daiteke PSE-EE eta EAJren ituna), gaur, hilak 25, Udal Gobernuko Lourdes Larraza eta Josune Gomezek dimisioa aurkeztu dute.
Gaur goizean gerturatu dira udalera euren dimisioa aurkeztera. Adierazi duten bezala, Santanok Iridoy kargugabetzeko erabakiaren aurrean, dimisioa “ekintza koherentea” izan dela argitu dute. Gainera, ondorengoa adierazi dute: “ez dugu intsinuaziorik onartuko, ezta Xabier Iridoyk Hirigintza eta Etxebizitza arloetan izan duen kudeaketa zalantzan jartzea ere, are gehiago, Santanori EAJ-PNV errespetatzea eskatzen diogu”.
Horrela, Lourdes Larrazak Udaltzaingo, Giza Baliabide eta Zerbitzu Orokorreko karguei egin die uko; Josune Gomezek berriz, Gazteria, Hezkuntza eta Euskara arloan zituen karguei. Biek udaleko zinegotzien konfiantza eskertu nahi izan dute, eta “oposizio konstruktibo” batetik lanean jarraituko dutela adierazi dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario