GAUZATU EGIN DA IRUNGO UDAL GOBERNUAREN ALDAKETA
Xabier Iridoyren kargugabetzearen, eta Josune Gomez eta Lourdes Larrazaren ukoaren ondoren, EAJko kideek hutsik utzitako ordezkaritzek jada badute jabea. PSE-EEk hartu ditu ordezkaritza horiek, Jose Antonio Santano alkateak jada sinatu ditu delegazio berriak, eta arlo bakoitzeko zuzendariekin bilera egin du alkateak arduradun berrien izendapenak jakinarazteko
Miguel Angel Paezek hartuko du Hirigintza eta Etxebizitza sailaren ordezkaritza. Horri, lehendik zituenak erantsiko dizkio, hain zuzen, Hiriaren Bultzada, Ekonomia eta Ogasuna, eta Garapen Iraunkorrekoa.
Cristina Labordak hartuko du Udaltzaingoaren eta Elkarbizitzaren ardura, lehendik Mugikortasun, Bide Publiko eta Lanen ordezkaritza zituen bere gain Labordak. Bigarren alkateorde izango da aldi berean.
Pedro Alegre izango da Giza Baliabideen eta Zerbitzu Orokorren ordezkari berria; Alegrek lehendik Gizarte Informazio, Herritarren Parte Hartze eta Auzoen ardurak zituen.
Monica Martinezen esku, berriz, Hezkuntza, Gazteria eta Euskara sailak gelditu dira; Martinezek aurretik Kooperazio, Balio eta Giza Eskubideen atalaren gidaritza zituen. Haren dedikazioa %50etik %100era igo dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario