«Euskaraz bizi nahi dugu Irunen»
3.200 lagundik gora izena eman dute Irunen hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen ekimenean parte hartzeko Euskaraldiaren irekiera ekitaldia eta Mintzodromoa atzo ospatu ziren
«Irungo hiritarra naiz, eta beste 30.000 mila hiritar bezala, euskaraduna. Irungo hiritar askok bezela, euskera erabili nahi dut Irunen. Euskaraz eskatu nahi dut, jan, edan, erosi, saldu, eztabaidatu, irakurri, idatzi, haserretu, maitatu, iraindu, sentitu, gozatu, entzun, hitz egin. Euskaraz bizi nahi dut».
Horrela esan zuen atzo Ixiar Ezeizak, Euskaraldiaren antolakuntzan lan egin duen irundarretako bat, ekimen honen irekiera ekitaldian, atzo San Juan plazan. Euskara «altxorra dugu, baina Irungo hiritar askok ez dugu museo bateko bitrina batean gorde nahi. Euskera erabili nahi dugu», jarraitu zuen Ezeizak.
- Hilak 24, gaur
- 10
- 00: Ipar Martxa. Irteera Dunboa Osasun Zentrotik. Bidasoa ESIk antolatuta.
- Hilak 27, asteartea
- 11
- 30: Jarduera fisikoari buruzko saioa Bidasoako Ospitalean, Mikel Zubiaren eskutik. Bidasoa ESIk antolatuta.
- 19
- 00: 'Jainkoak ez dit barkatzen' dokumentalaren proiekzioa, Amaia Kultur Zentroan. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egongo da Josu Martínez zuzendariarekin.
- Hilak 28, astezkena
- 19
- 00: 'Black is beltza' filmaren proiekzioa Amaia Kultur Zentroan. Ondoren, solasaldia ospatuko da Fermín Muguruzarekin.
- Hilak 29, osteguna
- 19
- 00: 'Oreina' filmaren emanaldia Amaia Kultur Zentroan, eta solasaldia Alazne Ameztoyrekin.
- Hilak 1, larunbata
- 12
- 00: 'Irunen kantuz' saioa, Bentazaharreko mutiko alaiak girotuta, kale Nagusian eta San Juan plazan.
- Abenduak 2, igandea
- 12
- 00: Txistulari bandaren emanaldia eta muxikoak San Juan plazan.
- 12
- 00: Bertso saioa Amaia Kultur Zentroan, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Andoni Egaña, Eli Pagola eta Manu Goiogana bertsolariekin. Gai-jartzailea Ainhoa Larretxea izango da.
- 17
- 00: 'Paddington 2' familientzako filmaren proiekzioa, Amaian.
- 18
- 30: 'Ttak!' umorezko bakarrizketa Beatriz Egiazabalen eskutik, Palmera Montero Gunean.
- 19
- 00: 'Errementari' filmaren proiekzioa, Amaian. Ondoren, solasaldia izango da Izaskun Urkijo eta Gorka Lazkanorekin.
- Abenduak 3, astelehena
- 10
- 00: Gazte Mintzodromoa Mendibil Merkataritza Gunean.
- 17
- 00: Haurrentzako jolas parkea San Juan plazan.
- 18
- 30: Zortzikotxikia eta diskofesta Xaiborren Eskutik, San Juan plazan. Euskal dantzetan oinarritutako ikuskizuna.
«Euskaraldia hiritarrengandik eta hiritarrentzako ekimena da. Eta hiritar guzti horiei esker, Euskaraldia hasi da». Zehazki, Irunen 3.200 lagundik gora izena eman dute Ahobizi edo Belarriprest izateko. «Baldintza guztien gainetik, hiritarrok Euskaraldia gauzatu ahal izateko ilusioz jantzi gara», azpimarratu zuen Ixiar Ezeizak. Unai Oiartzun antolakuntzako kideak erantsi zuenez, «hau antolatzea ez da erraza izan. Hau posible egin duena ilusioa izan da». Emozio hori «kutsatzeko» asmoarekin, «ariketa hau gogoz egingo dugu».
Mónica Martínez Euskara ordezkariak gogorarazi zuenez, «Euskaraldia hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen egitasmoa da. Hartu zuen txapa eta jarri, poltsikotik atera eta erakutsi zuen konpromisoa», animatu zuen. Hainbat ekimen antolatu dira Euskaraldiaren inguruan, datorren abenduraren 3a arte ospatuko direnak. David Izaga Euskara arloko Normalizazioko arduradunak aipatu zuenez, atzo goizean Sareuskak antolatutako Min- tzodromoa ospatu zen Mendibil Merkataritza gunean: «ia 200 lagunek parte hartu dute bertan giro ederrean».
Txapa banaketa jarraitzen du
Azken bi egunetan Euskaraldiko webguneak kale egin du. Horren ondorioz hainbat eta hainbat herritarrek ekimenean ezin izan dute izenik eman eta ezta txapa jaso ere. Irungo Udalak eta hirian ekimena dinamizatzen duen talde motorrak heldu den asteartera arte, hilaren 27ra arte, luzatuko du izenematea egin eta txapak jasotzeko epea.
Izenematea www.euskaraldia.eus web orriaren bitartez egin ahalko da edo Irungo Udal Euskaltegira hurbilduz 8:30etik 14:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario