Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 21 de Febrero de 2022.
Gautxori zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratu du
Osasun larrialdiaren amaierarekin, Irungo gaueko autobusa betiko egoerara itzuli da
– j.g. 21.02.2022 | 01:44irun – Lehendakariaren abenduaren 28ko dekretuko neurri guztiak bertan behera gelditu ondoren eta, beraz, osasun larrialdiaren amaierarekin, pasa den asteburu honetatik Irungo Gautxori zerbitzua ohiko ordutegiarekin funtzionatzen hasi da berriz ere. Hiri barneko gaueko autobusak orduro aterako dira berriz asteburuetan San Juanetik Behobiara, 23.00etatik 6.00etara, eta San Juantetik Landetxara, 23.30etik 6.30era. Honela, Gabonetatik ezarritako ordutegi murriztua baliorik gabe gelditu da. Udaletik gogorarazi nahi izan dutenez, otsailaren 7tik Elizatxo hiribideko geralekua (Olibondoen biribilgunekoa) itxita dago, Alarde eremuko eraikuntza berriko espaloia berrurbanizatzeko lanak egiten ari direlako. Horrek, Behobiako Gautxori zerbitzuari eragin dio, ez baita geldituko markesina horretan. Hurbilen dagoen geralekua Euskal Herria hiribidekoa da
No hay comentarios:
Publicar un comentario