Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el lunes día 14 de Febrero de 2022.
Haurrak Parkean ekimena datozen asteetan egingo da Irunen
Jarduerak hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei eta haien familiei euskaraz hitz egitera gonbidatzen die
– j.g. 14.02.2022 | 00:52irun – Irungo Udalak azaroan abiarazi zuen Haurrak Parkean ekimena, familiei euskaraz jolasteko baliabideak eskaintzeko asmoarekin. Proiektuaren helburu nagusia parkeetan eta kaleetan euskararen erabilera areagotzea da, jolasaren bidez hizkuntzaren erabilera ludikoa bultzatuz. Parkeetan egingo diren jokoak, nagusiki, jolas tradizionalak izango dira, eta ez dute aparteko materialik beharko. Horrela, martxoaren 11ra (astelehen, asteazken eta ostiraletan), Urtxintxa elkarteko dinamizatzaileen laguntzarekin, Irungo hainbat parke eta plazetan jolasak egingo dira, osasun eta segurtasun neurriak hartuz. Programak bi ekintza aurreikusten ditu: 17.00etatik 18.00etara hiru eta bost urte bitarteko haurren-tzako eta hauen familientzako jolasak eskainiko dira, eta, aldiz, 18.00etatik 19.00etara ekimenak sei eta bederatzi urte bitarteko haurrentzat izango dira. Ekimena Lapurdi kaleko parkea (Ventas), Alberto Anguera plazan, Nagore Laffage parkean, San Juan plazan, Partxik parkean eta Santiago kalean ospatuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario