Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 18 de Junio de 2019.
Labore Txingudik birfundazioari ekin dio
Txingudiko kontsumoa eraldatu nahi duen taldeak bazkide eta abalista gehiago lortu nahi ditu
2019(e)ko ekainaren 18a, asteartea - 08:56etan eguneratua
IRUN- Labore Txingudi duela bi urte sortutako Txingudi bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmo gabeko elkartea da. Bertako protagonistak, hala nola, ekoizleak, elaboratzaileak eta kontsumitzaileak, elkartuko dituen elikadura kontsumo elkartea da Labore Txingudi. Momentu honetan, azpiegiturak handitzeko erronkan sartzeko asmoa dauka elkarteak. Birfundazio prozesu batean sartzeko asmoa dute eta ez nolanahikoa: orain arte Lakaxita gaztetxean zegoen denda kale mailako denda fisikoan bilakatu nahi dute eta egungo 80 bazkideak gainditu eta 200 bazkide lortu nahi dituzte. Birfundazioa egi bilakatzeko Labore Txingudik mailegu bat eskatu du eta, gainera, Elkarrteko kideek kalkulatzen dutenez, 30 abalista inguru beharko dituzte Laborek behar duen egitura lortzeko. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario