Xabier Iridoy eta Lourdes Larraza. / Irungo EAJ
“Hiri inteligente edo adimentsu baten aldeko apustua egin behar dugu, Irun irisgarria eta lagunkoia, gaur egungoa eta etorkizunekoa, eta ingurumena kontuan duen hiria izatea nahi badugu. Irun hiri adimentsu batean bihurtzea da gure helburua, Smart City bezala ezaguna den hirian”. Hau da, besteak beste, Irungo hiri-garapena iraunkortasunean oinarritu beharko litzatekeela uste du EAJk. Hiriaren eta bertako pertsonen oinarrizko beharrei behar bezala erantzuteko gai izango den iraunkortasuna.
«Irun etorkizuneko hiri jasangarria, atsegina, eta irisgarria izan dadin, Udalak pertsonei, alderdi sozialei, energia- eta garraio-azpiegiturei eta komunikazio-teknologiei zuzendutako inbertsioen alde egin beharko luke. Azken batean, bizi-kalitate handia, ekonomia- eta ingurumen-garapen jasangarria, gobernantza parte-hartzailea, natura-baliabideekiko kudeaketa zuhurra eta herritarren denboraren aprobetxamendu egokia jaso eta sustatu beharko lituzke», aipatu du gaur goizean Xabier Iridoy Irungo EAJko bozeramaileak.
Baina, etorkizuneko hiri hori lortzeko, Irunek hainbat egoera erantzun behar ditu, hala nola, hiriko aparkalekuen kudeaketa eta eskaintza. «Gaur egun, auzo askok lur gaineko aparkalekuen falta pairatzen dute, eta ibilgailu partikularra aparkatzeko leku bat aurkitzea odisea bat izan ohi da askorentzat». Azken urteotan, gobernu sozialistak eta Santano alkateak garatu dituzten politikek, arazoa lagundu eta arindu beharrean, areagotu egiten dute. «Gaur egun, oraindik, ibilgailu pribatuaren erabilera beharrezkoa da askorentzat, eta horregatik, inolako neurririk ezarri aurretik, nahiz eta hau oso baikorra izan, lehenik pertsonak kontzientziatu egin behar dira eta, ondoren, alternatiba bideragarriak eskaini. Aldaketak ezin du inoiz bat batekoa izan, ez du balio, bai ala bai esateak» adierazi du Lourdes Larrazak.
“Gaur egun, Irungo aparkaleku eta mugikortasun politikak okerrak direla egiaztatzeko aukera izan dugu. Erantzuna eman behar zaion egoera baten aurrean gaude, eta EAJtik epe labur eta luzerako irtenbideak landu eta planteatu ditugu. «Ezinbestekoa da, Irungo garraiobide publiko eta partikular guztien arteko elkarbizitza bilatuko duen mugikortasun eredu iraunkor bat ezartzea. Horregatik, bide horretan, aurrera eraman beharko liratekeen hainbat neurri landu ditugu; epe laburrean, udal zabalguneetan aparkalekuen «poltsak» egokitzea, nahiz eta hauek behin-behinekoak izan. Esaterako; Iparralde Hiribidean, Villa Madariagaren lursailean, Miguel de Ambulodi kalean (Txenperenean) eta Plaiaundi Institutuaren aurrean. 2020ko Aurrekontuari egin genizkion hiru proposamen bideragarri dira aipatutako azken hiru hauek. Tamalez, gainerako taldeek atzera bota zituzten. Epe ertainera, aparkalekuaren gaineko txoke plan bat egitea proposatzen dugu, baita TAOren lehen orduetarako tarifa murriztuak sustatzea, aparkaleku express guneak egokitzea eta egoiliarrentzako plazak handitzea ere». Eta azkenik, epe luzera begira, jeltzaleek hirian zehar aparkaleku berrien eraikuntza aztertzea (Belaskoenean, Dunboan, eta Artian, Belartza magalaren azpian) eta Arbesko Egoitza berriaren ondoan dauden lursailak lagatzeko, Aldundiarekin negoziatzea proposatzen dute”.
Irundarrentzat Irunen aparkatzeak arazo izateari utzi behar dio, «eta guk, egoera honen aurrean, irtenbideak proposatzen ditugu. Gure hirirako sarbideak erraztu behar direla argi dugu. Hiria, etorkizunari begira diseinatzeko garaia da, eta ez gara neurri labur eta inprobisatuekin konformatzen. Horrek Irun grisa bihurtzen du, eta Irun berdea edo urdina ere izan daiteke. Aiako Harria edo Bidasoa. Irundarrek zer nolako hiria nahi duten erabakitzeko ahalmena izan behar dute. Urteak daramatzagu erabaki okerren menpe, etengabeko inprobisazioen menpe. Horregatik da guretzat hain garrantzitsua Irun partaidetzatik eraikitzea, denek beraien iritzia emateko aukera izateko. Erabaki indibidualetatik eta interes alderdikoietatik urrun».