Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
martes, 14 de julio de 2015
Lau milioi euro inbertituko ditu Uvescok freskorako biltegia hobetzeko
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el martes día 14 de Julio de 2015.
Lau milioi euro inbertituko ditu Uvescok freskorako biltegia hobetzeko
Lanen ondoren, plataformak 8.400 metro karratu izango ditu eta ezarriko diren berritasun teknologikoek produktu freskoen kalitate gorena bermatuko dute
DV
IRUN
Uvesco taldeak, bertako produktu freskoaren aldeko apustua berretsiz eta sendotuz, 4 milioi euro inbertituko ditu Irunen freskorako duen plataforma logistikoa handitzeko eta hobetzeko. Kontsumitzaileengana Super Amara eta BM saltokien bitartez iristen den taldeak frutak, barazkiak, arrainak, itsaskiak, produktu izoztuak eta izozkiak gordetzeko eta banatzeko Ventas auzoan duen planta oso berria da, baina orain hori handitzea eta berritzea erabaki du, hurrengo urteetarako aurreikusten den hazkundeari arazorik gabe aurre egiteko eta, berrikuntza teknologikoei esker, produktu freskoaren kalitate gorena bermatzeko.
Lanak amaitutakoan, 8.400 metro karratutik gora izango ditu biltegiak, instalazio denak egongo dira tenperatura baldintza bikainetan eta 9 nasa izango ditu kargarako. Azpimarratu du, edonola ere, ahalegin berezia egingo dela azken berrikuntza teknologikoak ezartzen, enpresaren apustu nagusia den produktu freskoaren kalitatea ezbairik gabea izan dadin. Lan baldintzak eta denborareb erabilera hobetuko dituzten sistema aurreratuak ere jarriko dituzte. 54 langile izango dituen plataforma berria urte amaierarako egongo da bukatuta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario