Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak beste manifestazio bat iragarri du datorren astelehenerako. San Juan plazatik abiatuko dira.
Eskualdeko pentsiodunen aldarrikapenek ez dute etenik. Datorren astelehenean (hilak 29), manifestazioa egingo dute beste behin hiriko kaleetan barrena. 12:00etan abiatuko dira San Juan plazatik. Kolon pasealekua, Luis Mariano, Aldapeta kalea eta berriz ere Kolon zeharkatuko dute manifestariek.
Herritar orori luzatu diote mobilizaziora batzeko deialdia. “Gobernua edozein delarik, pentsioak mantendu behar dira”, adierazi dute mugimendutik. Ondorengoak dira, astelehenean nagusituko diren aldarriak:
- Pentsioen blindajea.
- Pentsiodunen erosahalmenaren urteroko KPI erreala ezagututa, pentsioak legez bermatzea.
- Duintasuna bermatzen dituzten pentsioak izatea (1080 euro).
- Jasangarritasun faktoreari ez.
- Emakume eta gizonen arteko pentsioen desberdintasunarekin amaitu.
Erlazionatutako edukia[GALERIA] Agortzen ez den aldarria
No hay comentarios:
Publicar un comentario