MIKeko zuzendaria pyme-ei buruz arituko da Ficoban
- M.A.I.
- IRUN
David Sánchez Botek, MIK-eko zuzendari nagusiak, PYME 2025 ikerketa-lana aurkeztuko du Ficoban hilaren 16an erakustazokan burutuko den hitzaldi-gosari batean. Ekitaldia 'Enpresarean Foroa'-k antolatu du eta bertara-tzeko aukera doan eskaintzen da, nahiz eta aurretik izena eman behar den, plaza mugatuak baitaute.
Sánchez Boteren aurkezpena eztabaida gune bat sortzeko aukera izango da, 9:00etan hasi eta 11:00ak aldera bukatuko den ekimen honetan. Bertan egoteko interesik dutenek enpresarean.eus webgunearen bidez egin beharko dute izen ematea.
Hitzaldi-gosaria aurrera atera-tzeko, Bai Euskarari Ziurtagiria Elkartearen laguntza izan du Enpresarean Foroak antolaketa lanetan. Laboral Kutxa eta Gipuzkoako Foru Aldundia ekimenaren laguntzaile bezala agertzen dira ere.
David Sanchez Bote, ikertzaile eta irakaslea, 2012an izendatu zuten MIKeko zuzendari. Enpresen kudeaketaren ikerkuntzan lan egiten duen eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateari loturik dagoen zentroa da MIK.
No hay comentarios:
Publicar un comentario