sábado, 30 de septiembre de 2017

Betiko kaikuak, eguneratuak

Noticia publicada en Diario Vasco, el sábado día 30 de Septiembre de 2017.

Betiko kaikuak, eguneratuak

Josune Gomez, Oihane Pardo eta Garikoitz Murua. Diseinatzaileak berak egindako kaiku bat darama.
Josune Gomez, Oihane Pardo eta Garikoitz Murua. Diseinatzaileak berak egindako kaiku bat darama. 

'Atzo gaur' erakusketa berriak hasiera eman dio Gazteartean Expo programaren kurtsoari Oihane Pardo diseinatzaileak sortutako berokiak ikusgai daude Gaztelekuan

JOANA OCHOTECOIRUN.
Gazteartean programak hasiera eman dio kurtsoari erakusketa berri batekin: Ohiane Pardo diseinatzaileak bere 'Amarenak' proiektuaren barne egin duen lana erakutsiko du Martindozenea Gaztelekuan urriaren 28ra arte. 'Atzo gaur' izenburupean, modarekin loturiko erakusketa berezia da: bertan, Oihane Pardok diseinatutako kaikuak ikusi daitezke, arrantzaleak aitzinean erabiltzen zituzten berokiak gaur eguneratuak.
Proiektu honen istorioa bitxia da baita ere: Oihane Pardo donostiarrak bere amonaren kaikua oinordetu eta urtetan erabili zuen. Tela zahartu zenean, kaiku berri bat bilatzen hasi zen gazteak baina ez zuen aurkitu. Orduan Shangaien zegoen arkitekto bezala lan egiten baina, gazte ekintzaileei zuzendutako Sustapeneko programa bati esker, Donostiara bueltatu zen eta bere kaikuak egiten hasi zen. Kolore-tsuagoak eta diseinu eguneratuarekin, baina beroki tradizional honen ezaugarri nagusiak mantenduz.


Topaketa publikoarekin

Josune Gomezek, Gaztedi arloko ordezkaria, eta Garikoitz Muruak, Gazteartean Expoko koordinatzailea, Oihane Pardorekin batera aurkeztu zuten 'Atzo gaur'. Programaren erakusketetan «aukera dago bai ikusteko eta baita parte hartzeko tailer, topaketa eta aktibitate desberdinetan», azaldu zuen Muruak. «Artista bakoitzak proposatuko du zer egingo duen» erakusketa alderdi parte-hartzaile bat izateko, eta publikoa berarekin harreman zuzen bat eduki-tzeko. Oihane Pardoren kasuan, «hemendik bi asteetara, zehaztuko den datan, topaketa bat egingo du».
«Ohore bat da niretzat erakusketa programa hau irekitzea», azpimarratu zuen Oihane Pardok. Bere 'Amarenak' proiektuan «kulturak garrantzia handia du.
Diseinua eta modaren bidez, kultura zabaldu nahi dut». Egitasmo honekin, arropa tradizionalak berreskuratu eta eguneratu nahi ditu. Kaikuekin hasi da, hauek gaur egungo modara egokituz, baina beste jan-tziekin 'Amarenak' proiektua aurrera jarraitu nahi du. Bi aste barru burutuko duen topaketari buruz, diseinatzaileak deialdi bat egin zuen: «norbait etxean kaikuren bat baldin badauka, ekartzea eta jantzi horren istorioa partekatzea», 'Amarenak' proiektuaren barne egiten ari den ikerketarekin jarraitzeko.
Oihane Pardok azpimarratu zuenez, modak «istorioak kontatzeko eta kultura zabaltzeko indarra du. Nire kasuan, kaiku bat janzteak gure herrialdeari buruz hitz egiteko aukera ematen dit». Josune Gomezek erantsi zuenez, «garai batean, gehienbat, gizonezkoak jartzen zituzten kaikuak. Oihanek ere kaikuak emakumeen gorputzera egokitzeko lana hartu du, eta hori ere azpimarratzekoa da». «Gauza berri eta apustu bat» bezala definitu zuen Gazteriako ordezkariak erakusketa hau. Gomezek gogorarazi zuenez, Gazte Artean programaren bidez «gazteei beraien gaitasun sortzailea erakusteko modua eskaini nahi diegu; partekatzeko aukera eta beraien ekarpenak egiteko aukera».
Garikoitz Muruak aurreratu zuenez, datozen hiru hilabetetan hiru emakume izango dira Gazteartean Expo programaren protagonistak. Oihane Pardoren erakusketa burutu ondoren, azaroan Edurne Kortabarria ilustratzailearen txanda helduko da. Abenduan, berriz, Olaia Martínezen margo eta grabatuak izango dira ikusgai Gaztelekuan.

No hay comentarios: