Dagoeneko 'Aguafuertes del norte' liburuan bildutako obrak erakusgai daude CBA Udal Liburutegian. Irailaren 30era bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Menchu Gal artista irundarraren jaiotzaren mendeurrenaren harira ekintza ugari egiten ari dira azkenaldian. Azken egitasmoa erakusketa bat izan da; dagoeneko ‘Aguafuertes del norte’ liburuan bildutako obrak erakusgai daude CBA Udal Liburutegian. Gaurtik irailaren 30ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Orotara, hamabi lan zintzilikatu dituzte liburutegiko hormetan, 46 x 56 zentimetroko dimentsioko koadrotan. Ordutegia, ondorengoa: uztaila eta abuztuan, astelehen, asteazken eta ostiraletan 8:00etatik 14:00etara eta astearte eta ostegunetan 8:00etatik 20:00etara. Irailaren 1etik 8ra berriz, soilik astelehen eta ostiraletan bisitatzeko aukera izango da, 8:00etatik 14:00etara. Eta irailaren 9tik erakusketa amaitu arte, astelehen eta ostiraletan 9:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario