Herritarrei zuzendutako arreta zerbitzu hurbilago bat
Irungo Udalak Kutxabank entitatearekin akordio bat sinatu du Katean eta Anakan HAZ autozerbitzuaren ordenagailuak instalatzeko
Jose Antonio Santano Irungo alkateak eta Ainhoa Arruabarrena Elorza Gipuzkoako Sareko Zuzendariak sinatutako akordioaren bidez, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bi ordenagailu instalatu ahalko dira Kutxabank entitateko bi lokaletan, Anakan eta Katean.
“Urrats garrantzitsu bat da herritarrentzako arreta zerbitzuak Irungo auzoetako herritarrei hurbiltzeko. Arreta pertsonala zentralizatua daukagu San Martzial kaleko HAZ bulegoetan, zeinak duela urte gutxi berritu baitziren; telefonoaren bidezko arreta, 010ean dugu finkatua eta hemendik aurrera, HAZen presentzia handiagotu ahal dugu Irungo auzo gehiagotan, teknologiak, internetek eta, kasu honetan, autozerbitzuko ordenagailuek ematen dituzten aukerengatik; izan ere gaur egun tramite kopuru handia egitea ahalbidetzen dute”, azaldu du Santanok.
“Kutxabank entitatearentzat hogei urte baino gehiago dituen akordioa berritzeko aukera ematen du. Finantza entitate horrek Irungo eta Gipuzkoako herritarrekin duen konpromisoa islatzen du erabat pribatizatu aurretik, eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzu publikoen kalitatea mantendu ahal da”, gaineratu du Arruabarrenak.
Udalak eta Kutxabank entitateak lortu duten akordioari esker, entitate horretako bi sukurtsalek -kontraprestazio ekonomikorik eskatu gabe- autozerbitzu ordenagailuak erabili ahalko dira, norberak administrazioarekiko tramiteak egin ahal izateko.
Zehazki, Kateako eta Anakako bulegoetan instalatuko dira. Bulego horietako atondoaren azalera kontuan hartu da zerbitzu hori behar bezala eman ahal izateko eta HAZetik urrutien dauden bi toki aukeratu dira, San Martzial kalera joan behar luketenek joan-etorri gutxiago egiteko.
25.000 tramite baino gehiago
Datu bat: 2018an 25.733 tramite egin ziren autozerbitzu ordenagailuetan. “Oso erabilgarria den kanal batez ari gara, gestio errazenen zuzeneko jarduera arintzeko. Gainera, ordutegi zabala duenez, os tresna baliagarria da herritarrentzat konplexutasun txikiko tramite horiek azkar egin ahal izateko” gaineratu du Monica Martinez Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte Hartze arloko ordezkariak.
Kutxabank entitatearekiko akordio horrez gain, Irungo Udalak jakinarazi du hirian dauden beste hiru ordenagailuak berrituko dituela: 2 HAZeko atondoan (San Martzial kalea) 8:00-20:00 ordutegian, egunero eta beste bat Azken Portu kiroldegian, instalazioa irekita dagoen ordutegian. Hobekuntza horiek softwarea berrituko dute, orain eskaintzen diren gestioak mantenduko dira eta mugikortasun murriztua dutenen irisgarritasunei lagunduko diote.
Une honetan ordenagailu horiek gestio kopuru handia egitea ahalbidetzen dute. Bi motakoak dira: Oinarrizkoenak titularraren NANaren aurkezpenarekin egiten dira, eta Udaleko Egoitza Elektronikoan eskura dauden guztiak Irun Txartelaren bidezko identifikazioaz egiten dira. Herritarrentzat ohikoeneak eta erabilienak hauek dira: errolda-agiria ematea, ordainagirien ordainketa edo kopia eta kanpaina zehatzen gestioak, halanola udalekuetan inskribatzea edo ‘Erosi eta Ikasi’ programaren eskaerak.
Ordenagailu berri hauek abuztuaren 7an hasiko dira erabiltzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario