Lehen Maker ekitaldia larunbat honetan Irunen
Larunbat osoan izango dira 3D inprimatzearekin, robotikarekin eta programazioarekin loturiko jarduerak eta tailerrak
Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, eta Irun Robotics-ekin batera, Bidasoa Maker Day antolatu dute larunbat honetarako, uztailaren 20rako.
Jardunaldi hau, Bidasoa eskualdean egingo den era honetako lehenengoa, Zabaltza plazan egingo da 10:00etatik 19:00etara. Karpa bat jarriko da eta bertan egun osoan izango dira tailerrak, erakustaldiak, lehiaketak eta abar, 3D inprimatzearekin, robotikarekin, programazioarekin edo Arduinorekin loturik betiere.
Adin guztietarako jarduerak izango dira ‘Egin zuk zeuk. Amestu badezakezu, egin dezakezu’ mugimendua herritarrei hurbiltzeko, hurbilen duten maker komunitatea ezagutu dezaten. Haien sorkuntza lanak ezagutu ahal izango dituzte, bai eta 3D inprimagailua erabiltzen ikasi edo robot bat nola eraikitzen den jakin ere. Honako hauek parte hartuko dute ekitaldian: 3R3D, PC Box Irun eta Sonia Ruiperez, material iraunkor berriekin lan egiten duen diseinatzaile kreatiboa.
Bidasoa bizirikeko presidentea den Miguel Angel Paezek hauxe adierazi du: “azken urte hauetan Bidasoa bizirik bultzatzen ari den ildoetako bat Maker mugimendua da, pertsona horiei leku bat emateko beren teknologia sortzaileko proiektuak bertan garatu ahal izateko».
Bestalde, Hondarribiko udaleko Ekonomi Sustapen zinegotzia den Maria Serranok era honetako ekitaldien garrantzia azpimarratu du, “3D inprimatzea edo robotika bezalako teknologia berriak herritar guztiei hurbiltzeko eta horiek erabiltzen ikasi ahal izateko”.
Jardunaldi honen aurkezpenean makerren ordezkaritza bat ere izan da, larunbat honetan erakutsiko diren proiektuak eraiki dituztenak, hain zuzen, bai eta Irun Robotics-eko Juan Manuel Alvarez eta Marisa Torres, tokiko maker elkarte baten sorkuntza proiektua.
Biek eskerrak eman nahi izan dizkiote Bidasoa biziriki «lehen Bidasoa Maker Day hau egiteagatik. Aukera bikaina nahi duen guztia maker bilaka dadin».
Progamatutako jarduerak
Egun osoan zehar, hurbiltzen diren pertsonak maker giroan murgildu ahal izango dira. Horretarako, honako ekintza hauek programatu dira:
– Demo Space: gune honetan hilabete hauetan egindako zenbait proiektu erakutsiko dira, esate baterako, objektuak detektatzeko radarra, ping pong analogikoa, GIFen kamera edo auto marrajarraitzailea. Objektu horiek nola eraiki dituzten ezagutuko duzu eta baita zeuk egiten ikasi ere.
– Jarduera ludikoak: Primeran pasako duzu robot lehiaketekin, droneen hegaldiekin, sumoko borrokalarien borrokekin, auto lasterketekin eta abarrekin.
– Sorkuntza tailerrak: Egun osoan zehar izango dira tailerrak, eta haietan parte hartzeko aurrez izena eman behar da Bidaso biziriken webgunean. Hona hemen tailerren programa:
10:00-11:00: 3D Inprimagailua
3D Tinkercad eta Fusión360 diseinu programak ezagutuko dituzu, eta 3D inprimagailuen munduan hasiko zara.
11:00-12:00: Arduino
Aurrez muntatutako autoarekin hainbat ekintza programatzea (zirkuitua, ledak piztea eta itzaltzea, infragorrien agingailuaz kontrolatzea, hainbat sentsoreren programazioa…)
12:00-13:00: Raspberry
Kontsolaren agingailua muntatzea raspberry inkorporatuarekin.
15:00-16:00 Lego Wedo
Beti gaurkoa den klasiko bat: Jurasic Parken zalea zara?; eta Legorena? Lagundu iezaguzu bada dinosauro bat muntatzen eta programatzen eta ondo pasa harekin. Has zaitez hezkuntza robotikan, robot bat eraikitzeak emango dizun ikaskuntzatik harantzago.
16:00-17:00: Lego Mindstorms
Sumo borrokalariak eraikitzea “gudu” txikiak egiteko.
17:00-18:00: Droneak
Hastapenak, pieza bidezko muntaketa bat ikustea eta minidroneak maneiatzea.
3D Tinkercad eta Fusión360 diseinu programak ezagutuko dituzu, eta 3D inprimagailuen munduan hasiko zara.
11:00-12:00: Arduino
Aurrez muntatutako autoarekin hainbat ekintza programatzea (zirkuitua, ledak piztea eta itzaltzea, infragorrien agingailuaz kontrolatzea, hainbat sentsoreren programazioa…)
12:00-13:00: Raspberry
Kontsolaren agingailua muntatzea raspberry inkorporatuarekin.
15:00-16:00 Lego Wedo
Beti gaurkoa den klasiko bat: Jurasic Parken zalea zara?; eta Legorena? Lagundu iezaguzu bada dinosauro bat muntatzen eta programatzen eta ondo pasa harekin. Has zaitez hezkuntza robotikan, robot bat eraikitzeak emango dizun ikaskuntzatik harantzago.
16:00-17:00: Lego Mindstorms
Sumo borrokalariak eraikitzea “gudu” txikiak egiteko.
17:00-18:00: Droneak
Hastapenak, pieza bidezko muntaketa bat ikustea eta minidroneak maneiatzea.
Programa Finalista Regiostars2019 sariketan
CONNECT INNOVATION BAI! proiektuko ekintzen programaren barnean dago ekitaldi hau, eta proiektuak saria jasotzeko aukera izango du Eraldaketa Digitalaren Sustapena kategorian. Aurkeztutako proiektuen ezaugarri nagusia da eraldaketa digitala sustatzea merkataritza jardueretan eta prozesuetan, bai eta enpresekin loturiko beste esparru batzuetan ere.
CONNECT INNOVATION BAI! (EFA077/15) proiektua FEDER Europako funtsak kofinantzatu du %65ean, POCTEFA 2014-2020ren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra lankidetza programa). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea. Laguntza hori eskaini du mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak aurrera eramateko, lurralde garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategien bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario