Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
viernes, 20 de marzo de 2015
Rebeka Ubera eta Oskar Matutek Euskal Bidea aurkeztuko dute Kabigorri Ateneoan
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el jueves día 19 de Marzo de 2015.
Rebeka Ubera eta Oskar Matutek Euskal Bidea aurkeztuko dute Kabigorri Ateneoan
J. OCHOTECO
IRUN
Irungo Bilduk datorren astean antolatuko du, Kabigorri Ateneoan, '100 mila kafe' ekimena. Asteartean, martxoak 24, 19.00etatik aurrera, koalizioak aurkeztutako Euskal Bidearen xehetasunak azalduko dira.
Oinatz Mitxelenak gogoratu zuenez, urtarrilean «EH Bilduk Ficoban Euskal Bidea proposamena gizarteratu eta aurkeztu zuen. Herri honen etorkizuna zein izango den irudikatzeko proposamen bat da, ze bide egin nahi dugun gure herria libre izateko». Proposamen hori zabaltzeko Euskal Herri osoan ospatuko den ekimena antolatu du EH Bilduk: '100 mila kafe' izenburuarekin, «Irunera ere iritsiko da. Bertan, Euskal Bidea zer den azaltzeko, Rebeka Ubera eta Oskar Matutek hartuko dute parte», azaldu zuen Oinatz Mitxelenak. Moderatzailea Ihintza Ostolaza izango da.
Bilduko bozeramaileak «hiritar orori» luzatu zien gonbidapena '100 mila kafe' ekimenan parte hartzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario