Orain arte erabili dituzten gasolinazko lau autoak hibridoengatik aldatu dituztela azaldu dute udaletik.
Irungo Udaltzaingoak dagoeneko auto flota berria du udal automobil parkean; gaur aurkeztu dituzte lau auto hibrido berriak. Udaleko ordezkari Cristina Labordak adierazi duenez, L-1 autobus linearekin egin duten bezalaxe, udaleko autoak berritzen joateko asmoa dute, mugikortasun eraginkorraren aldeko apustua eginez.
Orain arte erabili dituzten gasolinazko lau autoak hibridoengatik aldatu dituztela azaldu dute udaletik. Horietatik hiru patruila modukoak izango dira, eta guztiak led argiz hornitu dituzte. Bestea, 4×4 modeloko autoa da, bereziki landa eremuko beharrei erantzuteko. Lauak, ez entxufatzekoak dira, hau da, ibilbide motzetan modu elektrikoan funtzionatuko dute, eta soilik abiadura eta martxak igotzerakoan kontsumituko lukete erregaia. Guztiek, desfibriladore bana dute, eta udaltzainek nola erabili ikasi dute azken asteotan.
Etorkizunari begira, sistema ekologikoen aldeko apustua egingo dutela diote udaletik. Hala, zaharkituriko autoak pixkanaka hibridoengatik aldatzeko joera izango dela diote.
No hay comentarios:
Publicar un comentario