miércoles, 3 de abril de 2019

Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak eskerrak eman nahi ditu azken manifestazioari

Noticia publicada en Angula Berria.info,el martes día 2 de Abril de 2019.

Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak eskerrak eman nahi ditu azken manifestazioari

Momento de la Manifestación (Foto: bidasoa.hitza.eus)Txingudiko Pentsionisten Mugimenduak iragan larunbateko manifestaziora joan ziren 4.000 lagunei eskerrak eman nahi dizkie. Adin ezberdinetako pertsonak dira, eta badakite etorkizuna jokatzen ari garela. Duintasun eta elkartasun lezioa eman dugu.
Manifestazioaren amaieran, manifestazioan parte hartzeko arrazoiak azaldu zituzten. Mobilizazioak deitu dituzte apirilaren 13rako eta maiatzaren 11rako euskal hiriburuetan eta Estatu espainiarrean.

Manifestazioaren amaieran irakurritako manifestua

Arratsalde honetan, jatorri, sexu eta adin desberdinetako eskualdeko pertsonak elkartu gera. Helburu batekin: Interesak eta pertsonen eskubideak gobernuen politikei lehentasuna ematen dieten ardatza izan daitezela. Bizitza zentroan jartzea azkenaldian maiz entzuten dugun zerbait da, baina zer esan nahi du?
Bizitza duina, jaiotzatik heriotzara izateko aukera esan nahi du. Heziketa-ibilbideko edozein fasetan, kalitatezko eskola publikoak esan nahi ditu; bizirik irautea baino gehiago aukera ematen dituzten lanak esan nahi ditu. Bizitza zentroan| jartzeak suposatzen du bizi garen urteak eta urte horien kalitatea posta-kodeak eragin duenik ez onartzea. Zalantzarik gabe bizitza zentroan jartzea da, gure soldaten erdia baino gehiago eramaten ez duten etxebizitzak izatea eta guztien zaintza duen osasunezko sistema ere edukitzea, eta horixe ere, zahartzaro duin eta lasaia bermatzen digun pentsio-sistemak esan nahi du.
Gure borrokari esker 2018 eta 2019 urteetarako KPIa lortu dugu. Baina Pentsiodun-Mugimenduaren oinarrizko erreibindikazioetako bat bera ere bermatzea ez dela lortu seinalatu nahi dugu:
  • Datorren urtean, % 0,25 igoerarekin jarraituko dugu. Espainiako Bankuak| 2020rako %1,7ko KPI igoera aurrez ikusten duela kontuan hartuz, pairatuko dugun erosahalmeneko galera berria nabaria gertatzen da.
  • Pentsioetako Sistema publikoa ez da blindatu. Aurrekuspenik ez dago neurriak hartuko dituztela gizarte-segurantzara baliabide| berriak bideratzeko, ezta bermea ere estatuaren aurrekontu orokorretan pentsioak ziurtatzeko jasoko direnik. Aldiko gobernuaren erabakien menpe jarraitzen dugu.
  • Miseriazko pentsioek| egoten jarraitzen dute. Ez alarguntza-pentsioetarako| igoerek, ez pentsio baxuenetarako % 3k ez dituzte bermatzen bizitza duina bermatuko luketen pentsio minimo batzuk. Euskadin 1080€-en gure helburutik urrun gaude.
  • Jasangarritasun-faktorea ez da indargabetu. Hori dela eta, pentsiodun berriek 2023tik aurrera, bere pentsioaren| % 30-40 artean galduko lukete.
  • Ezer ez da aurreratu genero arrakalaren arazoan, errealitate mingarria izaten jarraitzen du.
Horregatik pentsiodunek mobilizatzen jarraitzea besterik ez dugu.
Eta seinalatu nahi dugu ez gure arazoak, ez beste talde batzuenak: egungo langileenak, emakumezkoenak, gazteenak..... jendearen eta berdintasun-politiken arazoek gobernuen agendan lehentasuna ez duten bitartean ez direla konponduko. Hitz batean PERTSONAK LEHENDABIZI.
Premiazkoa da jendearen arazoei, agenda mediatiko, politiko eta sozialean lehentasuna ematea. Desberdintasunak areagotzen ari direla ikustea.
Funtsezkoa dela seinalatzea pertsonen lehentasunezko arazoez arduratzeko, helburu nagusia ondasunaren beste banaketa bat justoago eta zuzenagoa bideratzea dela, birbanatzerakoan bezala biltzeko orduan ere.
Gure bihotz barrenetik ahobateko oihuak irten behar du:
PERTSONAK LEHENDABIZI. PERTSONAK LEHENDABIZI
GOBERNUAN BAT ALA BESTE, ESKUBIDEAK BETI BABESTEN

No hay comentarios: