Mintzodromoa egingo da abenduaren 3an Bidasoaz bi aldeetan
Sareauska ekimenak antolatu du Irunen Euskararen eguna ospatzeko
- JOANA OCHOTECO
- IRUN
Mintzodromoa Txanaleta plazan burutuko da, 10:00etatik 12:00etara. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoaren izenean Txomin Sagarzazuk azaldu zuenez, ekimena «euskara modu naturalean praktikatzeko gunea da». Hizkuntza dakitensk eta ikasten ari dirensk kafe edo freskagarri baten inguran elkartzen dira solasean ibiltzeko, taldeetan banatuta. Minutu batzuk solasean aritu eta gero, talde bakoitzako solaskideak aldatzen dira eta, gaia ere aldatuz, partaideek elkarrizketan jarraitzen dute. Euskara ikasleei «maila txiki bat» eskatzen zaie ekimenan parte hartzeko, 6. maila gutxi gorabehera. Ekimenan «euskal kultura eta musikako aurpegi ezagunek» parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek. Estitxu Fernandez bertsolariak gidatuko du saioa.
Mintzodromoan parte hartzeko izen emate epea azaroaren 28raino, ostirala, egongo da zabalik: euskara@irun.org helbidera idatziz; telefonoz, Euskara zerbitzura deituz (943 50 52 72) edo Irungo SACen; Hondarribiko BAZen; Irun, Hondarribi edo Bortzirietako euskaltegietan; edo Hego Lapurdiko hirigunean.
Sareuska egitasmoa Bidasoa-Txingudiko Mugazgaindiko Partzuergoak, Hego Lapurdiko Hiriguneak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sortu dute Bidasoaz bi aldeetako eskualdeetan euskararen erabilpena bultzatu eta dinamizatzeko xedez.
Abenduaren 3an egingo den Mintzodromoaren aurkezpena
Abenduaren 3an egingo den Mintzodromoaren aurkezpena
No hay comentarios:
Publicar un comentario