Apirilaren hasiera aldera zabalduko dute Irunen Urdanibia-Berrin eraikitzen ari den kirolgunea
Erabilera anitzerako bi zelaiek eta umeen jolasguneak 421.085 euroko aurrekontua dute
Martes, 24 de Febrero de 2015 - Actualizado a las 06:10h
IRUN - Irungo Udalak “datorren apirilaren hasiera aldera” Urdanibia-Berri auzoko kirolgune berria zabalik egotea espero du.Hala adierazi zuten Jose Antonio Santano alkateak eta Obra eta Kirol arloetako zinegotziek, atzo, 2014. urte amaieran hasitako obretara egin zuten bisitaldian.
Orain arte, kirolgunea kokatzeko lur mugimenduak burutu dira, zorua hobetu dute, ur-eurien jasotzea prestatu da eta une hauetan, zintarriak jartzen ari dira Jaizubia hiribidearen parean eta Bolueta kalearen aurrean egongo den kirolgune honen lursailean.
INSTALAZIOAK Bertan jarriko diren instalazioak kirol erabilera anitzerako bi pista izango dira alde batetik, eta umeentzako jolasgunea, bestetik. Lanen ardura Campezo Obras y Servicios SA enpresak dauka eta obra martxoaren amaierarako amaitzea espero da.
“Kirolgune hau bizilagunek eskatu zuten Alkatea auzoetan programako bileran, eta pozik gaude orain eskaria errealitate bihurtzeaz”, esan zuen Santanok. - X.S.
No hay comentarios:
Publicar un comentario