Euskara «zerbitzu hizkuntza izatetik lan hizkuntza izatera pasatzea» nahi du EAJ-PNV-k
- M.A.I.
- IRUN
Hiri proiektua osatzeko eragile desberdinekin egiten ari den lanketaren baitan, euskara arloko hainbat ordezkari eta aditurekin topaketa egin zuen Irungo EAJ-PNVk, hirian euskarak bizi duen egoerari eta etorkizunera begira dauden erronkei buruz hitz egiteko.
Testuinguru horretan hezkun-tza arloan euskarak duen garran-tzia eta bertako ikastetxeek ikasleak euskalduntzen egiten duten lana mahaigaineratu zen. Bestalde, hiritarren artean erabilera sustatzeko premia handia dagoela azpimarratu zen. «Euskararen normalizazioan urratsak ematen ari garen arren, Irunen hizkun-tza hau egoera minorizatuan dagoela eta bere erabilera oraindik baxua dela» adierazi zuen Xabier Iridoyk, bozeramaile jeltzaleak. «Horretan guztian, Udalak ere badu bere ardura» baietsi zuen, eta Udalean bertan, «euskara zerbitzu hizkuntza izatetik lan hizkuntza izatera pasatzearen erronka» proposatu zuen.
Hizkuntzaren erabilera susta-tze aldera, Irungo Udalak ekin-tza zehatzak eta eraginkorrak planteatu behar dituela azaldu zuten EAJk antolatutako topaketan parte hartu zuten ordezkariek. Urtez urte, herri-eragileek Irunen euskara sustatzearen alde egin duten lana goraipatu zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario