EUSKARA
Berritasunen artean A1, A2 eta B1eko tituluak Euskaltegian ateratzeko aukera izango da
Udalak 58.569 euroko diru poltsa du beketarako eta aurten ikasle bakoitzaren beka matrikula gastuen %100ra artekoa izan daiteke
Udal euskaltegian izen-emate epea irailaren 4an ireki, eta hilaren 18an amaituko da. Aurten A1, A2 eta B1eko tituluak euskaltegian bertan ateratzeko aukera dago ebaluazio jarraiaren bidez. B2 eta C1 mailak egiaztatzeko, aldiz, azterketa ofizialera aurkeztu beharra.
2017-2018 ikasturtean, aurrekoetan bezalaxe, goizez eta arratsaldez eskaintzen dira ikastaroak. Besteak beste, titulua lortu nahi duten gazte eta halduei begirakoak daude, astean lau eta bost ordukoak. Horiez gain, ostalaritza eta merkataritzako langileei zuzendutakoak, eguerdiko ordutegiarekin, baita gurasoei begirakoak ere. Horiez gain badira mintza taldeak, baita beste herrialde edo erkidegoetatik datozenei begira antolatzen diren AISA ikastaroak ere.
Josune Gomez, euskarako ordezkariak "euskara ikasteko ahalegina egin duenari lagundu behar zaio" azpimarratu du, "hartara, langabezian dagoenari debaldeko eskolak emanez, eta langabezian egon ez arren, euskara ikasten ari denari horretarako bitartekoak eskainiz bere ahalegina aitortzeko".
Udalak 58.569 euroko diru poltsa du beketarako eta aurten ikasle bakoitzaren beka matrikula gastuen %100ra artekoa izan daiteke, Irunen erroldatua egon eta eskaria egiten duten guztientzat.
ikastaroetan interesa duten pertsonek Irungo udal euskaltegian egin dezakete matrikula irailaren 4tik 18ra bitarte (Urdanibia plaza, 5) edo informazio gehiago eskuratu dezakete 943 505 173 telefonora deituz, baita euskaltegi@irun.org posta elektronikora idatziz ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario