BERTAKO GAIA
Gipuzkoako mahai-tenisaren etxea
URTEETAKO ESKARIEN ONDOREN, IRUNGO LEKA-ENEA KLUBAK ESTREINATU DU, AZKENIK, INSTALAZIO DUIN ETA EGOKIA
IRUN, XABIER SAGARZAZU - Viernes, 25 de Octubre de 2013 - Actualizado a las 06:08h
Leka-Enea mahai-tenis klubeko eskolako umeak, instalazio berrian lanean. (X.S)
IKER Martínez irundarrak 35 urte ditu eta 12 urte zituenetik ari da mahai-tenisean, Leka-Enea klubaren senean. Bere momentuan, Martinez jokalari garrantzitsua izan zen Irungoen taldea kirol honek Estatuan duen maila gorenera, Superdibisiora, eramateko. Urteak pasata, orain, entrenatzaile modura ere lan egiten du. Eta duela gutxitik hona, "inoiz imajinatu izango ez nuen baldintzetan", aitortzen du.
Berak, Leka-Enea Mahai-Tenis Klubeko beste jokalari eta teknikariek bezala, "ametsa egia egina" ikusi du duela gutxi ateak zabaldu dituen Sonia Etxazarreta Mahai-Tenisaren Teknifikazio Zentruarekin. Instalazio berria da, kirol honetan aritu, entrenatu eta konpetitzeko baldintza egokiak betetzen dituena.
URTEEN ONDOREN
Aurrera pauso haundia
"Azkenean, eta urteak eta urteak instalazio duin eta egoki batean eske aritu ondoren, inoiz imajinatu izango genukeena baino hobeagoa lortu dugu", esaten du Josema Zuazua, Leka-Eneako presidenteak.
Eraikina Irungo Udalarena da baina honek azken urteetan beste zenbait instalaziorekin egin duen an-tzera, Santiagotarrak elkarteak erabiltzen duen Udal Arraun eta Piraguismo Pabilioiaren kasu, klubaren esku geratuko da kudeaketa.
Leka-Eneako presidentearen hi-tzetan, Sonia Etxazarreta zentroa "ez da Irunen mahai-tenisean ari direnentzat bakarrik egina, baizik eta kirol honetan aritzen diren Gipuzkoako eta Euskadiko beste klub eta kirolarientzako erreferentzia bat". Oraindik ez dute zehaztu nola izango den, baina kanpotik datozenek aukera izango dute instalazio hau alokatu eta erabiltzeko, teknifikazio egonaldiak eginez, adibidez.
Josema Zuazuaren hitzetan, "Gipuzkoa, Euskadi eta Iparralde eta Frantziako hegoaldeko klub eta kirolariak hona erakartzea" nahi du Leka-Eneak, beti ere, etxeko kluba beraren kirol beharrak asetu eta betetzen direnaren ondoren.
Izan ere, bai Josema Zuazuak eta baita Iker Martinez jokalari eta entrenatzaile beteranoak argi daukate gauza bat: "Honelako instalazioarekin, Leka-Eneak orain arte lortu duen kirol maila hobe-tzeko aukera handiak daude".
Alde batetik, Zuazuaren ustez, "mahai-tenisari duintasuna ematen dio instalazio honek, kirola umeen eta hauen gurasoen aurrean nolabait hobeto saltzeko aukera. Ez da berdina mahai-tenisa eskola baten gimnasioan edo Artaleku kiroldegiko harmailen ondoko gunean ikasi eta praktikatzea, edo hemen egitea. Eskola Kirola programak jardunaldiak egingo ditu hemen eta hor, txikiak gure mahai-tenis eskolara erakartzeko aukera daukagu, instalazio eroso eta gustagarri batekin", esaten du Leka-Enea Mahai Tenis Klubeko presidenteak.
"Lehen, oso mahai gutxi geneuzkan jende askorentzat. Orain, instalazio zabala, denak batera jokatzen eta entrenatzen aritzeko adina leku eta material. Hobeto erakutsi ahal badugu eta jokalariek gehiago eta hobeto ikasi eta praktikatu ahal badute, geroz eta maila tekniko hobeagoa lortu ahal izango dugu", esaten du Leka-Enea eskolako gimnasioan kirol honetan hasi zen Iker Martinezek.
UDALA ETA ALDUNDIA, ELKARLANEAN
Kirol guztientzako
Sonia Etxazarreta zentroak 2011.eko azaroan hasi zen eraiki-tzen eta 1,26 milioi euroko kostua izan du. Eraikina Irungo Udalak bultzatu eta eraiki du eta Foru Aldundiak 600.000 eurorekin lagundu ditu lanak.
Jose Antonio Santano alkateak eta Asier Sarriegik, Aldundiko Kirol zuzendariak, bisita egin zuten duela egun gutxi instalaziora. Biek "pozik" azaldu ziren Irunek eta Gipuzkoak honelako instalazio martxan daukatelako hemendik aurrera. Santanoren hitzetan, "urte askotan gogor lan egin duen Leka-Eneak merezi zuen honelako instalazioa, eta itxaron beharra izan badute ere, azkenean errealitate bihurtu da".
Aldundiaren izenean, Asier Sarriegik, "mahai tenisak, beste edozein kirolek bezala, behar zuen instalazio duina" lortu duela esan zuen.
Zenbakia
· Sonia Etxazarreta zentroa. Hauxe da Irungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duten eraikin honek hartu duen izena. Etxazarreta Leka-Enea klubeko sortzaile eta ain-tzindarietako bat izan zena, 2011. urtean hil zen eta klubak hala eskatuta, instalazioari bere izena ematea erabaki da. "Hunkituta eta pozez" hartu dute izendapena bere senideek. Hala aitortu zuten pasa den astean udal eta foru agintariekin bertara egin zuten bisitaldian.
· Ezaugarriak. Eraikina Irungo Gain-Gainean parkearen eta Olaketako etxartearen artean kokatzen da eta 490 metro koadro banako bi solairu ditu, bata entrenamenduetarako mahaiekin eta bestea, 250 lagunentzako harmaila eta konpetiziorako egokitutako mahai gunearekin. Gain-Gainean parkea osatzen denean, goian sarrera nagusia eta taberna ere izango dira. Badira gainera 29 eta 177 metroko bi tarteko solairu gune eta 122 metroko aldagela gunea.
110
· Kirolari. Sonia Etxazarreta Mahai-Tenisaren Teknifikazio Zentroan 110 kirolarik dute beraien kirola baldintza duin eta egokietan praktikatzeko aukera. Leka-Eneak 40 jokalari federatu dauzka eta beste 70 gaztetxo ari dira klubaren eskolan
.
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario