jueves, 31 de octubre de 2013

Irunek eta Hondarribiak bat egin dute Euskadi Gastronomikarekin

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 31 de Octubre de 2013.

BIDASOA-TXINGUDI

Irunek eta Hondarribiak bat egin dute Euskadi Gastronomikarekin

ESKUALDEKO 37 ESTABLEZIMENDU IZANGO DIRA BASQUETOURREN PRODUKTUAREN KLUBEKO KIDE
Euskadi "turismo enogastronomikoaren erreferente" izatea nahi du EAEko 16 eskualdetan martxan dagoen programak
XABIER SAGARZAZU - Jueves, 31 de Octubre de 2013 - Actualizado a las 06:08h
Bidasoko Euskadi Gastronomikako kide izango direnak eta agintariak, atzo Ola sagardotegian egindako aurkezpenean.
Bidasoko Euskadi Gastronomikako kide izango direnak eta agintariak, atzo Ola sagardotegian egindako aurkezpenean. (argazkia: X.S.)

IRUN.
 Irun eta Hondarribiko 37 establezimendu eta enpresak bat egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Basquetour agentziak bultzatzen duten Euskadi Gastronomika Produktuaren Klubarekin. Ekimen honen helburua, Euskal Autonomi Erkidegoa mundu mailako turismo enogastronomikoaren erreferente izatea da.
Irungo Ola sagardotegian egin zen atzo ekimenarekin bat egin duten establezimenduek beraien ateetan erakutsiko duten bereizgarriaren entrega-ekitaldia. Han izan ziren José Antonio Santano, Irungo alkatea; Juan Maria Altuna, Hondarribiko alkateordea eta Miguel Ángel Páez, Bidasoa Bizirik garapen agentziako presidentea. Haiekin batera, Arantza Madariaga, Basquetourreko zuzendaria.
LAN ONA Madariagak eskualdean Euskadi Gastronomika Produktuaren Klubarekin bat egin dutenak zoriondu zituen eta aldi berean, "orain arte Irun Dastatu programaren bitartez Irunen eta Hondarribian bertako ostalaritza elkartearen bitartez egindako lana" goraipatu zuen.
"Lan ona da hori eta Euskadi Gastronomikarekin Jaurlaritzak eta Basquetourrek dauzkaten promoziorako baliabide eta ahalmenak aprobetxatu ahal izango dira", esan zuen Arantza Madariagak. Une honetan, EAEko 16 eskualdetan ari da lanean Euskadi Gastronomika.
José Antonio Santanok, bere aldetik, "orain arteko lanean eta beste bide berri honetan erakunde publiko eta enpresa eta eragile pribatuen arteko elkarlanak daukan indarra" azpimarratu zuen.
Miguel Ángel Páezek, aldiz, "eskualde mailan egindako lanak Irun eta Hondarribiari turismo gastronomikoaren munduan leku eta irudi on bat sortzea" lortu duela esan zuen eta Euskadi Gastronomikaren eskutik "lan guzti horrek bultzada handia izatea" desiatu zuen.
Euskadiko produktu gastronomikoaren klub honetako kide berriak ere pozik zeuden emandako pausoarekin. "Gure etxearen apustua galduta zegoen bertako produktuaren tradizioa kalitate gorenarekin berreskuratzea izan da, eta lan honetan oso ondo uztartzen da Euskadi Gastronomikako kide izatea", esan zuen Hondarribiko Hiruzta Txakolindegiko Marina Valletek.
Irungo La Agrícola jatetxeko Carlos Sagastizabalen ustez, produktuaren klub honek "orain arte eskualdean egindako lana batera-tzen du eta Jaurlaritzak eta Basquetourek daukaten promoziorako ahalmena gehitzen dizkio".
PARTE-HARTZAILEAK Irun eta Hondarribiko Euskadi Gastronomika Produktuaren Klubeko kideen artean Bidasoa Biziriken turismo bulegoak daude eta hauekin batera bi hirietako zenbait establezimendu. Irunen, Trinkete Borda erretegia, Brasil gozodenda eta Ola sagardotegia; La Agrícola, Atalaia, Zura, Gaztelumendi, Aitor, Ibaiondo, Danako, Urdanibia Park eta Café Irun jatetxeak; eta Manolo, Sargia, The Corner, Danako, La Agrícola, Zura eta Gaztelumendi pintxo tabernak.
Hondarribian, Basquetourren ekimenarekin bat egin dutenak Hiruzta txakolindegia eta honen jatetxe-taberna; Alameda, Enbata, Txantxangorri, Arroka Berri, Sugarri, Gran Sol eta Sebastian jatetxeak; eta Gran Sol, Ardoka, Goxodenda, Enbata eta Txantxangorri pintxo tabernak izan dira
.

No hay comentarios: