jueves, 6 de noviembre de 2014

Bi mila lagun espero dituzte Irungo X. Izuaren Ibilbidean

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el jueves día 6 de Noviembre de 2014.

Bi mila lagun espero dituzte Irungo X. Izuaren Ibilbidean

Santiago Deabruakek Ficoban egingo du hirugarren urtez etziko ikuskizuna
 
Xabier Sagarzazu -
 Jueves, 6 de Noviembre de 2014 -
 Actualizado a las 06:10h
 
                             Gazte talde bat, iazko Izuaren Ibilbidera sartzen, Ficoban.
Gazte talde bat, iazko Izuaren Ibilbidera sartzen, Ficoban. (Argazkia: Santiagoko Deabruak)
Vista:
  
    irun - Bi mila lagundik gora elkartu nahi ditu etzi, Ficoban, 18.00ak eta 22.00ak artean, Irungo Santiagoko Deabruak kultur elkarteak antolatzen duen Izuaren Ibilbideak, bere hamargarren edizioan.

Urteko sasoi honetan egiten den beldurrezko ikuskizun honetan, 200 metroko ibilbidea egingo dute ikusleek, antolatzaileek prestatu dituzten eszena ikaragarrieneta sustoen artean.
“Berezia da hamar urte betetzea eta horregatik, eszena eta ezusteko berriak izango dira aurten ere”, esaten du Juanjo Toledok, Santiagoko Deabruak elkarteko ordezkariak.
Antolatzaileek 50 lagun inguruko taldea daukate larunbateko ikuskizun hau prestatzen. “Horietatik, 25 inguru aktoreak dira, eta besteak, makilajea eta jantziekin edo ibilbideko segurtasuna eta sarrerak kontrolatzen arituko dira”, azaldu du Toledok.
kalea nahiago “Hirugarren urtea da hau Beldurraren Ibilbidea Ficoban egiten duguna, nahiz eta guk nahiago genukeen ikuskizuna kalean egitea, Dunboa eta Santiagoko bidegorrian barrena, hasieran ohi genuen bezala. Baina urte batean eguraldiarengatik bertan behera utzi behar izan genuen, eta beste zenbaitetan astebete dena atzeratu, horrek suposatzen duen guztiarekin. Ficoban Izuaren Ibilbidea egiteak segurtasuna eta lasaitasuna ematen dizkigu eguraldiaren aldetik, baina lan gehiago ere suposatzen du erakustazokan egiteak, eszenatoki eta dekoratuak muntatzeak aste osoa eramaten baitugu”, esaten du Juanjo Toledok.
Arrakastatsua Izuaren Ibilbidea, “ia seguru, Santiagoko Deabruak elkarteak urtean antolatzen duen ekimen arrakastatsuena da, ikusle eta parte hartzaile kopuruaren aldetik behintzat”, esaten du antolaketako kideak.
“Iaz 1.900 lagun inguru bildu genituen eta aurten 2.000ko kopurua gainditu nahi genuke. Momentuz, 2.250 sarreren ia erdia saldu da eta oraindik ere, aukera dago hauek erosteko”, gogoratu du Toledok.
Zehazki, gaur bertan eta bihar ere, bi eurotan salgai daude Irungo Foru kaleko Gazte Informazio bulegoan, X. Izuaren Ibilbidea izango den honetarako sarrerak.
Sarrera hauek badute, duela zenbait urtetatik hona, berezitasun bat. Sarrera bakoitzak ikuskizunean parte hartzeko ordu jakin baterako balio du. “Hau abantaila izan da, lehenengo urteetan, jendea 16.00etan etortzen baitzen, gaztetxoak bereziki, ilara egitera eta gero, 20.00ak aldera, ilara horri muga bat jarri eta jendea Izuaren Ibilbidea egin gabe geratzen zen, askotan, denbora asko itxaron ondoren”, gogoratzen du Juanjo Toledok.
“Sarreretan ordutegia jartzeak dena errazten du eta honela, joan nahi duenak, badaki zein orduetan egon behar duen Ficobann, ilara luze batean itxarotea ekidinez”, azaltzen du Santiagoko Deabruak elkarteko kideak.
“Sarrera orduak antolatuta, publiko desberdina ere erakartzea” lortu du Irungo Izuaren Ibilbideak. “Lehen gaztetxoak ziren gehiengo haundia, orain ere bai, baina sarrerek ordutegia dutenez geroztik, helduak ere gehiago animatzen dira etortzera”, esaten du Toledok.

No hay comentarios: