Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
domingo, 9 de noviembre de 2014
Milaka bisitari Antzinako Objektuen IV. azokan
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa , el domingo día 9 de Noviembre de 2014.
Milaka bisitari Antzinako Objektuen IV. azokan
Hiru egunez 25.000 objektu izan dira ikusgai eta erosgai Ficoban
Hiru egunez 25.000 objektu izan dira ikusgai eta erosgai Ficoban
M.A.I
Milaka bisitari hurbildu dira asteburu guztian zehar Ficobara Antzinako Objektuen IV. azokak erakarrita. Frantzia eta Espainiako leku ugaritatik etorritako berrogei erakusketari bildu dira hiru egunez Irunen era guztietako pieza eta altzariekin. 25.000 objektutik gora izan dira ikusgai eta erosgai, hala nola altzariak, jantziak, osagarriak, etxerako arropak, etxekotresna elektrikoak… baina baita XVI edo XVII. mendeko ezpatak ere, besteak beste. Pieza berezienak, hori bai, lehen orduetan saltzen omen dira halako azoketan. Bildumagileak azoka noiz ireki zain egoten ei dira objetktu berezienak eskuratu ahal izateko. Larunbateko enkatea ere beste une bitxi bat izan zen, bitxikeriaz beteriko hitzordu honetan.
Ostiraletik igandera bitartean iraun du Curiosity Antic-en antolaturiko azoka honek eta parte-hartzaileak, oro har, gustura geratu dira izandako harrerarekin. Bereziki azken egun honetan, izan ere, Behobia-Donostia lasterketa jendetsuak azokari bisitariak kenduko zizkiola uste bazuten ere, igandean ere makina bat jende gerturatu baita Ficobara, eta ez soilik ikustera (gehientsuenak hala baziren ere, erakusketarien esanetan), baita erostera ere.
Ficoba erakustazokaren egutegia bete-betea dator datozen asteetan. Antzinako Objektuen IV. azokaren ostean, asteazkenean, hilaren 12an, Enpleguaren Astea hasiko da; 15etik 16ra Sport Jam ekintza zaleen azoka; 21etik 23ra bigarren eskuko autoen azoka; 26 eta 27an kirol azterketa ezberdinak egingo dira; eta abenduaren 6tik 8ra Euskal kostaldeko Gabonetako azoka itzuliko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario