Mikel Urdangarin: «Talderik gabe, gitarra eta ahotsaz jotzen dut, etxeko sukaldean bezala»
Oiasso Museoan egongo da gaur, 20:00etan, hasi berri duen '2015' izeneko biraren barnean
- IÑIGO MORONDO
- IRUN
'2015' bere bira berriaren hasieran, Irunera dator gaur Mikel Urdangarin euskal bakarlaria. Oiasso Museoan, gehienez ehun bat lagunentzako, soilik abeslaria eta bere gitarra agertuko dira 20:00etatik aurrera. Sarrerak Oiasson bertan eros daitezke 10 eurotan.
-Zer nolako proposamena da '2015' bira hau?
-Beti izendatu naute bakarlari eta ni nere buruari ere horrela deitu diot. Baina 17 urtetan ez naiz sekula bakarrik irten taula gainera eta aspaldatik nuen buruan pentsamendu hau. Sasoia zela uste nuen eta hori da '2015' bira.
-Egungo egoeran, aukerak aurki-tzeko formato erosoagoa da.
-Argi dago askoz makinaria txikiagoa dela bakarrik agertzea taldearekin joatearekin alderatuta, baina ez da nere motiborik handiena. Kultura nola dagoen ikusita, ez da zientifikoa izan behar gauzak erraz ez daudela jakiteko. Baina orain dela 17 urte ez zeuden erraz ezta ere. Sekula ez dira egon erraz. Baliteke orain zailago egotea, baina nire arrazoia sekula bakarrik atera ez naizela da. Gai naizela frogatu nahi diot nere buruari; sekula bizi izan ez dudana bizi nahi dut.
-Bira honetan argitaratu ez diren kantak ere kantatzen dituzu.
-Horrela planteatu nuen. Kantuak behin taldearekin moldatutak erakutsi ditut beti, grabatuak eta disko baten itzalean. Jendeak es ditu sekula ezagutu nire kantuak sorreran ziren bezala, alegia, nik taldeari ematen dizkiodan bezala. Oraingoan lehen atal hori erakutsi nahi nuen. Urte bete daramat kantu berriak egiten, gerora, auskalo, argitaratuko diren kantuak. Bere sorreran, beharbada bukatu gabe, erakustea, probatzea eta ikustea zer nolako harrera duten. Inoiz egin ez dudana.
-«'Sukaldeko Mikel' hori erakutsi» nahi duzula entzun dizut. Ze esaera bitxia.
-Kontua da etxean, gitarra jotzen dudan lekua sukaldea dela. Azken urtetan konponitu ditudan abesti gehienak nire sukaldean jaio dira. Etxeko txoko kuttunenetakoa dut. Askoz presenteago dago nire bizi-tzan gitarra eskutan sukaldeko bakardadean orduak eta orduak ematen dituen pertsona hori taula gainean taldearekin ateratzen dena baino eta huraxe erakutsi nahi diot jendeari, kantu berriekin eta baita taldearekin jota ezagutzen dituen kantuekin ere, gitarra eta ahotsez, jatorrian jaio zirenez.
-Zenbait urte pasa dira Irunen eman zenuen azken kontzertutik?
-Duela bi urte, Xabier Leteren omenaldian egon nintzen hemen. Aurretik, 'Anek idatzi dit zutaz' diskoa aurkeztuz: zazpi-zortzi urte.
-Asko aldatu al zara?
-Imaginatu! Edozein pertsonak bizi duen transformazio prozesua ere bizi dut nik. Ez gara lehengoak, ez zu ta ez ni, ziur zu ere ez zarela duela lau urteko pertsona bera.
-Ez naiz, ez, noski.
-Denok aldatzen goaz. Pertsonak ez gara harrizkoak. Anormala da pertsonak inalterable irautea denborarekin. Logikoena pertsonagan bilakaera ematea da. Ezin dut identifikatu ze gauza aldatu diren, baina musikari bezala, pertsona bezala, hobetzen saiatzen zara. Lortu edo lortu ez, horrek bilakaera bultza-tzen du. Badago, noski, manten-tzen den ardatz bat, baina adarrak aldakorrak dira.
-17 urte daramatzazu euskal musikan bakarlari. Nola lortu duzu bide luze horretan mantentzea?
-Lan pila egin behar da. Inork ez dezala pentsa hau erraza denik. Lehenik eta behin, karreran, bizitzan bezala, gorabeherak etorriko direla onartu behar da. Une gozoak goza-tzen eta zailak kudeatzen jakin behar da. Balioa ematen diot, batez ere, urteak joan eta oraindik ere zer kantatu badudala eta jendea hurbiltzen dela. Bira hasi berri dut Getxon eta aretoa bete nuen. Bultzada handia izan zen, ez baikenekien zer gertatuko zen. Etengabeko froga batean ari gara. Nahiz eta gauzak ondo joan, sekula ez naiz ziur sentitu. Urtero sentitzen dut froga pasatu beharra, erlajatzeko aukerarik gabe. Baina horrek oso bizirik sentiarazten nau, nahiz eta askotan iturria estutu. Kontzertu bakoitza ospakizuna balitz bizi dut, ilusio handiz. Hori gabe, ezin asalto bakar bat ere iraun.
-Ba, datorren hilabetetan, 'ospakizunik' ez zaizkizu faltako.
-Duela ia urte bete hasi ziren bulegokoak bira prestatzen, lanean fuerte, eta oraindik horretan dabiltza. Kontzertu asko atera dira eta hori zorte handia da. Baina ez da dohakoa esan dudana: jende aurrean jotzea opari bat da eta adinarekin sensazioa handitzen doa, gehiago jabetzen zara, izan ere, orain badakit gaur jendea edukitzeak ez duela biharko ezer ziurtatzen. Etengabe lan egin behar da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario