domingo, 22 de diciembre de 2019

EAJk gizarte larrialdietarako zerbitzua sustatu nahi du

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 22 de Diciembre de 2019.

EAJk gizarte larrialdietarako zerbitzua sustatu nahi du

DONOSTIAKO MODELOA IRUNEN EZARTZEAREN ALDE AGERTU DIRA JELTZALEEK

22.12.2019 | 06:24
Iridoy, Ugartemendia eta San Roman, Donostiako SMUSan.
IRUN - Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo EAJko bozeramaileak eta zinegotziak, Aitziber San Roman Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako ordezkariarekin batera, Donostiako Gizarte Larrialdietako Udal zerbitzuan izan dira aste honetan, honek beste hirietan duen funtzionamendua ezagutzeko asmoz.
"Irun Gipuzkoako bigarren hiria da, 60.000 biztanletik gora ditu, eta Lehen Mailako Arretako zerbitzu bat du. Herritar guztiek bertara jo dezakete Udaleko Gizarte Zerbi-tzuen laguntza behar izanez gero", azaldu zuen Iridoyk, eta, gaineratu zuenez, "Gizarte Ongizateko taldeak ematen duen arreta garran-tzitsua eta beharrezkoa da, zalan-tzarik gabe, eta guztiok balioetsi behar dugu lan hori".
Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzua (GLUZ) ustekabeko premia bat sortzen denean aktibatzen da, hala nola, suteak edo uholdeak jasan dituzten familiek beste bizileku bat behar dutenean, etxean istripuak dituzten adineko pertsonei arreta ematerako orduan, edota indarkeria matxistaren kasuetan laguntza emateko, besteak beste.
Ugartemendia zinegotziarentzat, Gizarte Larrialdietakoa, "ezinbesteko zerbitzua da Irun bezalako hiri batentzat, eta izaera sozialeko premiazko egoerak arintasun eta eraginkortasun handiagoz kudeatzea du helburu". Gizarte Ongizateko memoriaren 2018ko datuen arabera, 2018an Gizarte Ongizateko aurrekontuaren %27,67a lehen mailako arretara bideratu zen, 12.399 pertsonari eman zitzaien arreta leihatilan, 1.976k zuzeneko harrera-arreta jaso zuten, eta 7.633 pertsonari eman zitzaien arreta gizarte-langileekin hitzartutako elkarrizketen bidez.
Horren harira, larrialdi-egoerei erantzuna emateko eta beste zerbi-tzu publiko batzuk koordinatzeko (Udaltzaingoa, osasun-zentroak, foru-zerbitzuak, etab.) Gizarte Larrialdietarako zerbitzua behar dulea Irunek adierazi zuen Iridoyk. 2018ko urrian, Irungo Udalbatzak 10.000 euroko partida bat onartu zuen Gizarte Larrialdietako Udal Zerbitzu bat ezartzeko azterketa bat egiteko, "baina, oraindik ere, azterlan horren emaitzen aurkezpenaren zain jarraitzen dugu, nahiz eta egiten ari direla badakigun", adierazi zuen zinegotzi jeltzaleak.
Horrela, gobernu sozialistak egiten ari den azterlan horren emaitzei buruzko txostenaren zain dagoen bitartean, Irungo EAJk Donostiako GLUZa bisitatu du, haren funtzionamenduarekiko ahalik eta informazio gehien biltzeko eta, horrela, Irunerako hobekuntza-proposamenak egin ahal izateko.
"Irunen horrelako zerbitzu bat ezarri aurretik, funtsezkoa irudi-tzen zaigu beste herri batzuetan zerbitzu horren funtzionamendua ezagutzea", jarraitu zuen Iridoyk. Bisitaren ostean, horrelako zerbi-tzu batek "Irungo herritarren ongizatea hobetzeko" balioko zuela adierazi zuen Irungo jeltzaleen bozeramaileak.

No hay comentarios: