viernes, 20 de diciembre de 2019

Olentzerok Irun bisitatuko du astelehenean

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 19 de Diciembre de 2019.

Olentzerok Irun bisitatuko du astelehenean

Hiriko kaleak zeharkatu ostean, 18:30tatik aurrera San Juan plazan egongo da, haurren eskutitzak biltzen.
Olentzerok eskutitzak jasoko ditu.
Hiriko txikienak erne ibili daitezela datorren astelehenean, Olentzero helduko baita Irunera. 18:30tatik 21:00etara San Juan plazan egongo da, udaletxe parean, haurren eskutitzak biltzen.
Eskutitzak bildu aurretik, hiriko kaleetan barrena ariko da. Betti Gotti elkarteak, Bidasoako EKTk, Txorimaloak Soinu Taldeak, Auntxa Trikitixa Eskolak, Bidasoko Joaldunek eta Santiagoko Deabruek koordinatuko dute desfilea, Kultura arloaren laguntzaz. 17:00etan hasiko du desfilea, Alberto Anguera plazatik, eta Hondarribia kalea, Zubiaurre kalea, Geltokiko kalean eta Kolon pasealekuan barrena ibiliko da.

No hay comentarios: