Egun hauetan kontsumo arduratsua egitera deitu dute
TXINGUDIKO ZERBITZUAKEK HONDAKINEN BEREIZKETA ZUZENA EGITEN JARRAITU BEHAR DELA GOGORARAZTEN DU
26.12.2019 | 06:22
IRUN-HONDARRIBIA - Azken egunetako bazkari eta afarietan ohikoa baino handiagoa den kontsumoa kontuan hartuz, Txingudiko Zerbitzuakek "zein garrantzisua den kontsumo arduratsua praktikan jartzea" gogorarazi du. Erakundeko gerente den Leire Zubiturrek herritarrei, ohitura onak mantentze aldera, edukion-tzien erabilera egokia egiteko eta hondakinen bereizketa zuzena egiten jarraitzeko eskatu die. Gainera, "festak amaitzerakoan, gabonetako zuhaitzak Garbigunera eraman behar direla" gogorarazi zuen Zubiturrek. Ildo horretan, herritarrak gai horietan sentsibilizatzeko helburuarekin, urtarriletik aurrera hiru agente zibiko arituko dira tamaina handiko hondakinak Garbigunetara eramateko beharraz informatzen eta bertara eraman ezin direnean, auzo bakoitzeko edukiontzietan adierazten diren egun eta orduetan eraman behar direla gogorarazten. - J.G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario