Zorionak Irungo Berritzeguneari
Hiriko ikastetxeei laguntza emateko zerbitzua ematen du zentroak, eta, joan den asteazkenean, BIKAIN ziurtagiria eman zioten, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen aitormena
Irungo Udalak Irungo Berritzegunea zoriondu nahi du, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BIKAIN ziurtagiria eman baitzion joan den asteazkenean Kursaalen, hizkuntza kudeaketaren kalitatearen aitormena.
Irungo Berritzegunea Euskal Autonomia Erkidegoko 25 enpresa edo entitate sarituetako bat izan zen. Gainera, gure hiriko zentroak Urrezko Bikain ziurtagiria bereganatu zuen.
Berritzeguneak laguntza zerbitzuak dira, hezkuntza berritzeko eta hobetzeko heziketa tresnak. Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan jarduten dira, sare publikoan zein sare pribatuan, eta, guztira, hogei bat dira Euskadi osoan.
BIKAIN Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da. Euskararen presentzia eta erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatu eta aitortzen du, eta hauxe du izen ofiziala ele bitan: Certificado de Calidad en la Gestión Lingüística BIKAIN/BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria.
No hay comentarios:
Publicar un comentario