Jose Antonio Santano. / Irungo Udala
Irungo Udaleko Hezkuntza arloak jakinarazi du azken egun hauetan ematen ari direla Erosi eta Ikasi programaren 2019ko deialdiko diru-laguntzak. Programa hau Irunen erroldatutako umeak dituzten familiei zuzendu zaie, -Lehen Hezkuntza edo DBH- Derrigorrezko Hezkuntzan dihardutenei, eta xedea da eskolako materiala erostea hiriko dendetan. “Programaren sei edizio izan dira dagoeneko eta gero eta ezagunagoa izanik, familia askori iristen zaie laguntza hori etxean eskolara bueltatzeak dakartzan gastuei aurre egiteko tenorean” adierazi du Rebeca Gonzalez, Hezkuntzako ordezkariak.
Deialdian 1.283 eskaera egin dira, 135.655,64 euroko zenbatekoaz, eta 2.000 bat umerengan du eragina, kopuruak aurreko edizioetakoen antzekoak dira. Eskaera kopurua handiagoa izan da, baina 340 eskaera atzera bota ziren ez zituztelako betetzen eskatzen ziren betekizunak.
Ekimenak badu merkataritzari laguntzeko alderdi bat, eta kontuan hartu beharrekoa da. Juncal Eizaguirre Hiri Bultzadako ordezkariak hau ekarri du gogora: “proposamenak balio bikoitzarekin sortu zen, alde batetik, familiei laguntzea eskolarako itzultzean, eta, bestetik, sektoreko bertako dendei laguntzea, hurbiltasuneko merkataritzaren aldeko apustua eginez; azken batean, kontua da erosketaren bat egin behar bada, merkataritza irundarra aukeratzea lehentasunez”.
Deialdi honetan diruz laguntzekoak diren gastuei buruz, hauek izan dira gastuak: Idazmahaiko materialak, hala nola koadernoak, folioak, artxibategiak, estutxeak, kalkulagailuak eta abar. Ikastetxeetako uniformeak edo Hezkuntza Fisikorako arropa zein oinetakoak, eskulanetako elementuak, Arte Hezkuntza, Hezkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Teknologiak edo Musika (argizariak, olioak, margoak, pintzelak).