IRUN
IRUN
Gainditutako erronken istorioa
Txingudi Ikastolak liburu berri bat argitaratu du bere 50. urteurrena dela eta. Argitalpenak, zentroan bertan eskuratu daitekena, honen sorreratik «egindako ahalegin kolektibo izugarria» isladatzen du
31.01.14 - 00:31 -
JOANA OCHOTECO | DIARIOVASCO.COM |
2013 Txingudi Ikastolaren 50. urterurrenaren urtea izan zen. Ospakizunak ez ziren falta, eta zentro aintzindari honek aktibitate ugari antolatu zituen efemeride hau zela eta. Orain, urtemuga biribildu dute oso berezia den liburu baten ekoizpenarekin: 'Txingudi Ikastola, 50. urteurrena' izenburuarekin, zentro honek bere sorreratik gainditu dituen hainbat erronken istorioa da.
Liburuaren aurkezpenean bere ekoizpenean «intentsitate handiz» lan egiten duten zenbait pertsonek parte hartu zuten, Ana Erasun LHIko zuzendariak azaldu zuenez. «Guretzat helburuak erronkak dira ere, erronka egingarriak». Liburu honetan lanean ibili direnak Txingudi Ikastolarekin harreman berezia izan dute urteetan zehar: irakasleak, batzorde kideak... Nahiz eta gehienak ez izan gaur egungo langileak, «lankideak dira, dudarik gabe, eta biziki estimatuak», azpimarratu zuen zuzendariak.
Martxel Telletxea, Martin Eizagirre, Elena Berazadi, Markos Amundarain, Maite Berazadi eta Jexux Mendizabalek azaldu zituzten liburuaren xehetasunak. Elena Berazadi, zentroan 1977tik 2008raino lan egin zuena irakasle eta zuzendari postuetan, «kontakizun xume» bat bezala definitu zuen ekoiztutako liburu hau.
«Gure afektotik asko dago, objetibotasunatik aparte. Omenaldi haundia egin nahi izan da, eta baita 50 urte hauetan egindako ahalegin kolektibo izugarria plazaratu», azpimarratu zuen ikastolako zuzendari ohiak. Iraganari begira, «denok dakigun bezala, urte batzuk oso dentsoak izan ziren: erabakietan, eginbeharretan, arrisku hartzearen hartan... Beraz, atal desberdinetan zatitu dugu liburua: antolakuntza, finantziazioa, hezkuntza proiektua, sozializazioa...», azaldu zuen Elena Berazadik.
Atal bakoitzak arlo desberdinetan hartu eta gainditutako erronkak aztertzen ditu. «Oraingo ikuspuntutik, askoz gehiago estimatzen dugu» egindako lana, Berazadik azpimarratu zuenez. «Bertan zaudenean ahalegin horri ez diozu halako garrantzia ematen. Gero, urteak pasata, konturatzen zara: guk egin genuen hori, ausartu ginen. Eta gainera, naturaltasun osoz».
«Gure herriko hezkuntza»
Halakoa izan zen Txingudi Ikastolaren ibilbidearen hasiera: ausardiaz, «erabaki haundiak hartu genituen» sinisten zuten hezkuntza proiektu bat martxan jartzeko. «Hori dena jaso nahi izan dugu liburu honetan, batez ere azaltzeko ze ispirituarekin egin zuen lan komunitate honek. Gure herriko hezkuntza ulertzeko era bat izan zen», azpimarratu zuen Elena Berazadik.
Txingudi Ikastolako ekimen aintzindariak «beste eskolen transformazioa» ekarri zuen, Markos Amundarainek erantsi zuenez. «Orain eskola guztiek eskaintzen dute D eredua, baina ez da bakarrik euskerarena, baizik eta pedagogia estiloarena. Ikastolako umeak lurrean borobilean eseritzen zirenean izugarrizko kritikak jasotzen ziren, besteetan oso ondo alineatutako mahaietan txintxo-txintxo ibiltzen zirelako», azaldu zuen Amundarainek adibide gisa. Gaur egun, ordea, ikasle txikiak borobilean eserita edozein eskolan ikus daiteken ohizko irudia da.
Zifrak ere ondo isladatzen dute zentro honen balioa: «Irunen jaiotzen diren haurren %25-30a Txingudi Ikastolan matrikulatzen da. Hori ikaragarria da», adierazi zuen Amundarainek.
'Txingudi Ikastola, 50. urteurrena' liburua 2.000 aleko tirada izan du. Argitalpena zentroan bertan eskuratu daiteke, 5 euroko prezio sinbolikoaren truke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario