IRUN
Irungo EH Bilduk Txingudi Mankomunitateko «gardentasun eza» salatu du
29.01.14 - 00:07 -
Irungo EH Bilduk «mankomunitateko lehendakari eta lehendakari ordearen gardentasun eza» salatu du prentsa ohar baten bidez.
Udal taldetik gogoratzen dutenez, «duela zortzi hilabetetik hona Txingudi Mankomunitateak bere hondakinekin zer egin eta bere bide propioa erabakitzen ari den honetan, Mankomunitateko azken bi batzarretan gure taldeko ordezkari den Oinatz Mitxelena Munduatek txostenaren inguruan egin zuen galdera. Gaur da eguna txosten hori jaso ez duguna eta hala lan egitea ezinezkoa dela adierazi nahi dugu beste behin».
Irungo EH Bilduk joan den astean PP udal taldeko bozeramailea den Juana de Bengoecheak egindako adierezpenei buruz ere bere iritzia azaldu du. «Onartezintzat baloratzen ditugu», azpimarratu dute Bilduko kideek. Alderdi popularreko bozeramaileak «duen informazioa modu horretan erabiltzeak ez du gauzak zailtzea besterik ekartzen. Informazioa arazoak elkarrekin konpontzeko erabili beharrean egoera tentsionatzeko erabiltzen du. PSE-k hausnartu beharko luke halako bide lagunak zenbateraino interesatzen zaizkion».
«PP alderdiko bozeramailearen adierazpen horietan argi geratzen da talde honen helburua zein den, Txingudi GHK-tik kanpo egotea, Txingudi Gipuzkoatik at egotea. Edukitako zailtasunak edukita ere, gure taldeak hondakinen kudeaketan Gipuzkoarrok daukagun arazoari irtenbidea elkarrekin emateko borondatea dugu», adierazi du Irungo Bilduk. «Ausart jokatzea eskatu nahi diegu lehendakari eta lehendakari ordeari eta beraien apustua ere Gipuzkoarrekin batera egin dezatela».
No hay comentarios:
Publicar un comentario