Este blog se crea para que todos los ciudadanos puedan expresar libremente sus opiniones, y además poder aportar todas estas ideas y compartirlas con el resto de la ciudadanía.
Nazioarteko sare hau osatzen duten hezeguneetan gauzaturiko hezkuntza-esperientziei buruzko jardunaldia egingo da irailaren 17an
DV | DONOSTIA
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak Ramsar sareko hezeguneetako ingurumen-hezkuntzako esperientziei buruzko jardunaldia egingo du ostegunean, hilaren 17an, Txingudin, Jaurlaritzako Ingurumen Hezkuntzako koordinatzaile Jaione Lanborenak zuzenduta.
Ramsar hezeguneek nazioarteko sare bat biltzen dute, eta horien xedea da «hezeguneak kontserbatzea eta arrazoiz erabiltzea, tokiko eta nazioko ekintzen bidez, eta nazioarteko lankidetzarekin, mundu osoan garapen jasangarria lortzen laguntzeko». Hezeguneen barruan sartzen dira lakuak eta ibaiak, lurpeko akuiferoak, urtegi eta padurak, belardi hezeak, zohikaztegiak, oasiak, estuarioak, deltak, itsasbeherak..., baita arrain-urmaelak, arroz-soroak, gordailuak eta gatzagak ere.
Txingudiko Paduran –2002az geroztik da Ramsar gunea– eztabaidatuko dutena Ramsar hezeguneen jasangarritasunerako hezkuntzaren ikuspegia eta metodologia da. «Sareko hezeguneek esperientziak trukatuko dituzte, bizi-kalitate hobea lortzeko, hainbat hezegunetan egindako ekintzen ondoriozko analisi- eta hezkuntza-prozesuak aztertuta», zehaztu du Alex Botok, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Plangintzako zuzendariak.
«Kontzientzia kritiko bat sortzen ari gara, eta, gainera, ulermena hobetzearen, analisiaren, ezagutza eta gaitasunak ikastearen eta sentsibilizazioaren bidez ingurumen-arazoak konpontzeko ekintzak planifikatzeko tresnak sustatzen ari gara. Tresna horiek guztiak lehen ingurumen-hezkuntza izena zuen eta orain jasangarritasunerako hezkuntza den horretan biltzen dira», azaldu du Botok.
No hay comentarios:
Publicar un comentario