Euskararen erabilera normalizatzeko udal ordenantza eguneratzeko mozioa
Elkarrekin Podemos-ek aurkezten du
Euskararen erabilera normalizatzeko udal ordenantza eguneratzeko mozioa aurkeztu du Elkarrekin Podemos-ek. Une honetan Irungo udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko indarrean dagoen udal ordenantza 2002ko azaroaren 4ko Osoko Bilkuran onartu eta 2003ko apirilaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. «Hamazazpi urte igaro dira azken eguneratze hori egin zenetik, eta urte hauetan guztietan aldaketa ugari egon dira, batez ere teknologikoak, baina baita euskararen ezagutza-mailan ere. Zehazki, EUSTATen 2016ko Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistikako datuen arabera, Irunen 23.683 euskaldun daude (2011n 21 mila) eta 11.496 ia-euskaldun (2011n 16 mila); horrek esan nahi du Irungo biztanleriaren erdiak baino gehiagok dakiela edo, gutxienez, ulertzen duela euskara. Erabilera-mailak, tamalez, ez du igoera nabarmenik izan, ez Irunen, ez Euskadiko beste lekutan ere, eta hausnarketa-prozesu sakona ireki bat euskalgintzako eragile guztien artean, euskararen sustapenaren esparruan orain arte egin diren politika guztiek jomuga topatu dutelako eta beste helburu batzuk ezarri behar direlako. Izan ere, ezagutzaren esparruan aurrerapen izugarri handia egin da, eta orain erabilera sustatzeko politika zehatzak prestatu behar dira», diote Elkarrekin Podemos talde politikotik.
«Gure hiriko ordenantza ere garai eta premia berrietara egokitu behar da, eta azken hamazazpi urteetan egin den eta egin ez den lanaren ebaluazio sakona egin behar da ere bai. Izan ere, ordenantza irakurtzen hasi eta berehala ikusten dira euskararekin lotuta Irunen betetzen ez diren konpromisoak eta dagoeneko zentzurik ez duten lerroak. Oro har, Elkarrekin Podemos-Ezker Anitza IU taldearen aldetik, Euskararen ordenantza zaharkitua dagoela eta, gainera, behar bezala betetzen ez dela uste dugu. Are gehiago, ordenantzan bertan zehazten da ezartzen diren helburuen betetze-maila ziurtatzeko ahalmenak eta eskumenak, oro har, Euskara Zerbitzuaren eta, ondorioz, zerbitzu buruaren eskuetan daudela».
Ondorioz, honako hau proposatzen dute Irungo Osoko Bilkurari:
– Irungo Osoko Bilkurak Irungo udalean eta udalerrian euskararen erabilera normalizatzeko arauak ematen dituen Udal Ordenantza eguneratzeko prozesu parte-hartzaile bat abian jarriko du udalerriko euskalgintzako eragile guztiekin, Irungo Euskara Zerbitzuarekin eta alderdi bakoitzak izendatutako ordezkari banarekin.
– Irungo Osoko Bilkurak dagoeneko indarrean dagoen Ordenantzan betetzen ez diren arauak bete daitezen ziurtatzeko neurriak hartuko ditu.
– Irungo Osoko Bilkurak udaleko Itzulpen Zerbitzura bideratzen diren interes publikoko testuak zehazteko irizpide batzuk ezarriko ditu, euskalgintzako eragileekin eta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien parte-hartzearekin.
– Irungo Osoko Bilkurak udaleko langileen artean euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa hartzen du.
– Irungo Osoko Bilkura osatzen duten ordezkari euskaldunek eredugarri izateko eta euskara lehenesteko konpromisoa hartzen dute, ordenantzak berak ezartzen duena betez.

No hay comentarios:
Publicar un comentario