jueves, 24 de octubre de 2019

San Tomas egunean txosna jartzeko eskaera epea, zabalik

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 23 de Octubre de 2019.

San Tomas egunean txosna jartzeko eskaera epea, zabalik

Orotara, sei txosna eskainiko dizkiete hiriko elkarteei. Azaroaren 15era bitarte eskaerak bidali daitezke.
Orotara, sei txosna jarriko dituzte.



Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, datorren azaroaren 15era (ostirala da) bitarte San Tomas egunean txosnak jartzeko eskaerak egin daitezke. Hiriko kultur, kirol, aisi eta gizarte elkarteek izango dute aukera postua jartzeko. Eskaerak, Irungo Udalaren webgunean edota HAZ bulegoan egin daitezke.
Azaroaren 20an onartutako eta baztertutako proposamenak zintzilikatuko dituzte udalaren webgunean. Zozketa ordea (publikoa izango da), azaroaren 29an egingo dute, 18:00etan, Amaia Kultur Zentroan. Orotara, sei postu eskainiko dituzte.
Era berean, San Tomas egunean landa eremuko produktuak saltzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute. Hala, 22 postu eskainiko dizkiete hiriko nekazariei.

No hay comentarios: