Urtero bezala, 1936ko abuztuaren 11an fusilatutako milizianoei omenaldi berezia egingo diete Pikoketan.
1936ko abuztuaren 11n Pikoketan hil zituztenei omenaldi berezia egingo diete datorren igandean (hilak 27), 12:30etik aurrera. Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak antolatu du beste urte batez.
Urtero bezala, musika, txalaparta eta lore sorta eskaintza izango da. Ondoren, Pikoketako jatetxean bazkaria egingo dute. Interesa dutenek, helbide honetara idatzi edo 669 075 423 telefono zenbakira deitu beharko dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario